11:28

Reala

LaLigako ekitaldia

Xabi Prieto: 'Realak denboraldi polita egiteko aukera ona du'

Agentziak | Erredakzioa

Asier Garitanok Realari bultzada handia emango diola adierazi du Xabi Prietok LaLigako enbaxadore izendatu duten ekitaldian. Gainera, txapeldun berririk ikustea 'oso zaila' dela gaineratu du.

  • Xabi Prieto aurreko denboraldian Realak eskainitako omenaldian

    Xabi Prieto aurreko denboraldian Realak eskainitako omenaldian

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realeko jokalari ohiak, taldeak Asier Garitanoren agindupean 'denboraldi polita' egiteko aukera ona duela adierazi du. Hala ere, Anoetan garaipenak lortzeak duen garrantzia azpimarratu du, momentuz, Donostian jokatutako 3 partidetan puntu bakarra lortu duelako.

'Oraindik etxeko partidak irabaztea betebehar gisa hartu behar dugu; hori hobetuz gero, Realak denboraldi bikaina egin dezake', azaldu du Xabi Prietok Madrilen LaLigako enbaxadore izendatu duten ekitaldian.

Estatu Batuetan LaLigak jokatu nahi duen partidaren inguruan bere iritzia ere eman du Xabik. Haren aburuz, beste herrialde batean jokatzea guztion onurarako izango dela da: 'Jokalari ohia naizen moduan ideia ona dela pentsatzen dut, batek daki Bartzelonako edo Gironako jokalariek honen inguruan zer pentsatzen duten'.

Ekitaldiari amaiera emanez, Real Madril edo Bartzelona ez den beste txapeldunik ikustea 'oso zaila' iruditzen zaiola gaineratu du, baina, hala ere, txapeldun berrien ideia ondo legokeela ere zehaztu izan du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:50 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena