Reala
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Juanmik zelaia utzi behar izan zuen epaileak ateratako txartel horia dela eta protesta egiteagatik, eta Theok bestalde, lau neurketako zigorra jaso zuen defentsan eskukada bat emateagatik.
Juanmi Jimenez Hueskaren aurkako norgehiagokan kanporatu zuteneko unea. Argazkia: EFE
Realak helegitea aurkeztu du Apelazio batzordearen aurrean, Theo Hernandez eta Juanmi Jimenez jokalariei ezarritako zigorren aurka. Izan ere, jokalari txuri-urdinak lau eta hiru partidako zigorra bete beharko dute.
Rayoren aurkako neurketa, harmailatik jarraitu behar izan zuten zigorraren aurreneko zatia betetzen, Hueskaren aurkako partidan eragindako hutsegiteengatik.
Juanmik zelaia utzi behar izan zuen Iglesias Villanueva epaileak ateratako txartel horia dela eta protesta egiteagatik, eta horrekin batera, bigarren zigorra ezarri zion.
Theok bestalde, lau neurketa eman beharko ditu jokatu gabe defentsan eskutada bat emateagatik. Horren harira epaileak zera argudiatu du: "eskutada bat eman zion aurkariari baloia jokoan ez zegoenean".
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa