20:22

Reala

Errusia 2018

Odriozola: 'Batzuetan ametsak egi bihurtzen dira. Kontxatik Mundialera'

Erredakzioa

Realeko jokalaria den Alvaro Odriozola Espainiako selekzioaren deialdian sartu da Errusiako Munduko Txapelketa jokatzeko.

  • Alvaro Odriozola. Argazkia: EFE

    Alvaro Odriozola, denboraldi honetako Reala-Betis partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alvaro Odriozla Realeko jokalaria Espainiako selekzioaren deialdian sartu da Errusiako Munduko Txapelketa jokatzeko. Jokalariak adierazi duenez, Mundiala joklatzea "egi bhurtu den amets bat da".

"Kontxatik Mundialera", jarri du Odriozolak bere twitter sare sozialeko kontuan. Testuari lagunduz, argazki bat jarri du, bera itxasoari begira Kontxako hondartzan, Realeko eta Espainiako selekzioko elastikoekin.

"Hondartzan jokatzen hasi nintzen futbolaria izango nintzela imajinatzen, eta batzuetan, ametsak egi bihurtzen dira: Realarekin debuta egin nuen, eta selekzioaren deia jaso nuen ondoren. Eskerrak eman nahi dizkiet nire taldekideei, euren laguntza gabe ez baitzen hau guztia posible izango. Kontxatik Mundialera", adierazi du Odriozolak.

Azken denboraldian Realaren lehen taldean indartsuen sartu den gazteetako bat izan da Odriozola. Duela 16 hilabete Reala B taldean jokatzen ari zen, Bigarren B Mailan. Carlos Martinezen eta Joseba Zalduaren lesioek eragin zuten Alvaro Odriozolak debuta egitea Realarekin 2017ko urtarrilaren 16an Malagaren aurka eta ordutik aurrera lehen taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat izan da.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena