17:33

Reala

Lesioa

Agirretxe berriro lesionatu da eta baja izan daiteke Athleticen aurkako derbian

Erredakzioa

Realak jakinarazi duenez, Imanol Agirretxek "tendinopatia akutua du eskuineko Akilesen orpoan. Atsedena eta fisioterapia tratamendua jasoko ditu".

  • Imanol Agirretxe. Argazkia: EiTB

    Imanol Agirretxe. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Agirretxe Realeko jokalaria berriro lesionatu da. Lesioak Akilesen orpoari eragiten dio, eta aurrelari txuri-urdina baja izan daiteke Athleticen aurkako derbirako asteburu honetan.

Realak osasun-partea publikatu du, eta honakoa adierazten du: "Tendinopatia akutua du eskuin Akilesen orpoan. Atsedena eta fisioterapia tratamendua. Aktibitatera itzulera sintomen eboluzioaren arabera izango da".

Agirrtxe larri lesionatu zen orkatilan 2015. urteko abenduan Real Madrilen aurkako partida baten eta 19 hilabete eman zituen min hartuta. 2017ko udan berragertu zen, baina ordutik aurrera hainbat lesio izan ditu. Denboraldi honetan, zuntz-haustura izan zuen urrian eta arazo muskularrak izan zituen otsailan. Kontuak kontu, Agirretxek oso zail izango du Athleticen aurkako derbia jokatzea eta ziurrenik baja izango da Xabi Prietorekin eta Calos Martinezekin batera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena