20:42

Reala

Europa Liga

Realari azken unean egin dio ihes garaipenak (2-2)

agentziak | erredakzioa

Txuri-urdinak 0-1 galtzen hasi badira ere, partida iraultzeko gai izan dira bigarren zatian; aitzitik, austriarrek binakoa lortu dute 94. minutuan

  • Salzburgok bere bigarren gola lortu duen unea. Argazkia: EFE

    Salzburgok bere bigarren gola lortu duen unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak berdinketa baino ezin izan du lortu Red Bull Salzburgoren aurka, Anoetan jokatu den partidan (2-2), Europa Ligako final-hamaseirenetako joanekoan. Donostiarrak galtzen hasi badira ere norgehiagokari buelta emateko gai izan dira bigarren zatian, batez ere Alvaro Odriozolaren lan bikainari esker. Harrobiko jokalariak gaueko lehena erdietsi duen bere taldearen alde (Realaren elastikoarekin sartzen duen lehena). Alabaina, Takumi Minamino japoniarrak partida berdindu du luzapenean (94. minutuan), dena erabakita zegoela zirudienean.

Eusebio Sacristanen mutilak goian presionatuz eta erasokor ekin dio lehiari. Hector Moreno debutariak eta Xabi Prietok buruz izan dituzte gaueko lehen aukerak. Ez dira eraginkor azaldu, eta austriarrak erosoago sentitzen hasi dira gutxika-gutxika. Hala, batez ere Hwang Hee-chan hegokorearraren abiadura baliatuta Rulliren inguruetara gerturatzen hasi dira.

Halako batean, modurik sinesgaitzenean, kanpotarrak aurretik jarri dira. Salzburgok korner bat atera du, donostiarren atezain argentinarra ez da batere ondo moldatu baloia alderatzeko orduan, eta Oyarzabali ezustean jo dio. Azkenean, eme-eme ate barruan sartu da baloia. Golak kalte handia eragin die etxekoei, ordura arte agintzen baitzeuden eta goizetik gauera markagailuan atzetik ikusi baitituzte euren buruak.

Donostiarrak, baina, bere onera itzuli dira, eta korner batean saria lortzekotan egon dira. Jon Bautistak gogotsu errematatu du, baina Alex Walke atezainarekin egin du topo. Aldaratzean, Juanmik defentsa baten aurka bota du bere ahalegina.

Eusebiorenek hobetu bukatu dute lehen zatia, eta bide beretik jarraitu dute bigarrenean ere. Orduan bai erdietsi dute gola, Odriozolaren jokaldi bikain batean, zeinetan hanka tartetik pasatu dion baloia atzelari bati.

Azken txanpan, Juanmiren ordez bigarren zatian zelairatu den Januzaj belgikarrak beste martxa bat sartu dio neurketari, eta ezkerreko hegaletik indar berria ekarri dio taldeari. Hain zuzen ere, bera izan da Reala une batzuetan aurretik jarri duena, falta jaurtiketa batean gola lortu eta gero (aurretik baloi bat errematatu du zutoinera, buruarekin egindako erremate batean).

Haatik, Salzburgok ez du bere azken hitza esanda eduki eta garaiz esnatu da Minaminoren zelairatzearekin batera. Japoniarrak berdinketa igoarazi du markagailura luzapenean, jokalari eta zale txuri-urdinen etsipenerako, eta meritu handiko emaitza daramate itzuliko partidari begira.

Fitxa teknikoa:

Reala 2: Rulli; Odriozola, Llorente, Moreno (Elustondo, 76. min), Rodrigues; Illarramendi, Zubeldía, Oyarzabal, Xabi Prieto; Bautista (Aguirretxe, 68. min) eta Juanmi (Januzaj, 46. min).

Salzburgo 2: Walke; Lainer, Ramalho (Pongracic, 71. min), Caleta-Car, Ulmer; Samassékou, Yabo (Minamino, 76. min), Haidara, Schlager; Hwang (Guldbrandsen, 46. min) eta Dabbur.

Golak: 0-1, 27. min: Oyarzabal, bere atean. 1-1, 57. min: Odriozola. 2-1, 80. min: Januzaj. 2-2, 94. min: Minamino.

Epailea: Robert Madden (Eskozia). Txartel horiak: Rulli, Illarramendi, Héctor Moreno, Xabi Prieto eta Elustondo (Real Sociedad); Hwang, Ramalho, Samassékou, Yabo, Caleta- Car eta Dabur (Salzburgo).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena