17:44

Reala

Denda ofizialetan

Iñigo Martinezen izena duten kamisetak doan aldatzeko aukera emango du Realak

Agentziak | Erredakzioa

"Iragana da" izenburuarekin ateratako ohar baten bidez eman du klubak kamiseta aldatzeko aukeraren berri.

  • Iñigo Martinez, Realeko kamisetarekin. Argazkia: Efe.

    Iñigo Martinez, Realeko kamisetarekin. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Martinezen izena duten kamisetak doan aldatzeko aukera emango die Realak zaleei. Iñigok Athleticekin fitxatu du aste honetan bertan, orain arteko kirol ibilbide osoa txuri-urdinez jantzita eman ostean.

Zaleei aukeraren berri emateko, klubak ohar bat atera du 'Iragana da' izenburupean. Azaldu dutenez, zaleek ostiral arratsaldetik aurrera izango dute Iñigoren kamiseta aldatzeko aukera, taldearen denda ofizialetan. Aldaketa doakoa izango da eta kamiseta berrian Euskaltel babesle berria agertuko da zaleak aukeratutako jokalariaren izenarekin batera.

Klubak sare sozialetan eman du kamiseta aldatzeko ekimenaren berri, eta zaleek ondo hartu dute, Iñigo Martinez Athleticera joateak jendearen haserrea eta tristura ekarri duelako. Are gehiago, taldeak bizi duen kirol egoera latza ikusita.

 


t="utf-8">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena