19:35

Reala

Agur-gutuna

Iñigo Martinez: 'Agur bat ez da inoiz erraza izaten eta are gutxiago egoera honetan'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Twitterreko bere kontu pertsonalaren bidez, jokalari txuri-urdin ohiak bere zaleak izandakoak agurtu nahi izan ditu.

  • Argazkia: Twitter

    Argazkia: Twitter

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Martinezek Realeko jokalari izateari utzi eta Athleticekin kontratua sinatu berritan, bere Twitterreko profil ofiziala erabili du realzaleei agur-gutun bat zuzentzeko.

Bertan adierazi duenez, ez zaio samurra gertatu agur esatea, eta pertsonalki egin nahi izango zukeen, baina ezin izan duela hala egin gaineratu du. Horrez gain, eskerrak eman nahi izan dizkie Realzale guztiei.

Hona hemen bere gutunaren transkripzioa (jatorrizkoa, ondarrutarrez idatzita dago):

"Agur bat ez da inoiz erraza izaten, eta are gutxiago egoera honetan. Pertsonalki egitea gustatu izango zitzaidakeen, baina ez da posible izan", esan du Ondarroako jokalariak.

Eskerrak emateko idazten dut. 13 urterekin heldu nintzen Realera, eta entrenatzaile, langile eta lagunei esker hazi egin naiz pertsona eta futbolari gisa. Eskerrik asko bihotzetik.

Eskerrak, batez ere, nire peñako kideei, nirekin momentu onetan eta txarretan egoteagatik. Zuok, zaleok, zarete Reala.

Niretzat orain erronka berri bat hasiko da. Nire aldetik lasai noa, Realeko elastikoa jantzi dudan bakoitzean nuen dena eman dudalako, beti nire onena atera nahian. Beti eramango zaituztet bihotzean".

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    31 21:45 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Winter Series: Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala eta Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena