Reala
17. jardunaldia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurrelari mexikarra 78. minutuan sartu da zelaian Canalesen ordez, eta bere taldearen hirugarrena egiteko beta izan du.
Partida hasi aurretik omenaldia egin diote Carlos Velari: EFE
Realak denboraldiko hirugarren garaipena erdietsi du Anoetan Sevillaren aurka (3-1), eta, horrenbestez, era ezin hobean esan dio agur Carlos Vela mexikarrari sei denboraldiren ostean. Gainera, aurrelariak bere taldearen hirugarren gola erdietsi du.
Etxeko taldea oso motibatuta zelairatu da, eta erabateko nagusitasuna erakutsi du hasierako minutuetan aukera garbiak edukita, batez ere Sevillak ezin zuelako Januzaj geldiarazi.
Hartara, golak laster etorri behar zuen, eta hala gertatu da 17. minutuan. Illarramendik jaberik ez zuen baloi bat eskuratu eta arean jarri du, eta handik zebilen Iñigo Martinezek ondo baino hobeto aprobetxatu du erdiraketa sare barruan jartzeko eta, bide batez, gola Velari eskaintzeko.
Sevillak ez du erreakzionatu lehen zatia amaitzeko 15 minutu geratzen ziren arte. Baina ordutik eta atsedenaldira arte partida joan-etorrikoa bihurtu da, eta lehen zatia amaitzear zegoela andaluziarren berdinketa lortu dute Ben Yedder frantziarrak egindako jokaldi baten bitartez.
Sevilla hobeto aritu da bigarren zatian, txuri-urdinak urduritzen hasi diren bitartean, Anoetan pairatutako azken emaitza txarren oroitzapena burutik pasatu zaielako edo.
Donostiarrak sufritzen ari ziren, eta Eusebiok aulkia mugitu du Zubeldia Zurutuzaren ordez zelairatuta. Zenbait zalek ordezkapen hori ulertu ez duten arren, 20 urteko gazteak jaso duen lehen baloian gola egin du.
Markagailua alde zuela, Eusebiok bere azken aldaketa prestatu du Carlos Vela zelaian sartzeko, eta aurrelari mexikarrak ez du Realari ahaztezinezko eran agur esateko aukera alperrik galdu.
Norgehiagoka bukatzeko zorian zela, amaiera paregabea eman dio gaurko partidan ezker hegaleko jokalari moduan jardun duen Iñigo Martinezen erdiraketa bati harmailetara zoramena eramanez.
Fitxa teknikoa:
Reala 3: Rulli; Odriozola, Llorente, Navas, Iñigo Martínez; Illarramendi, Xabi Prieto, Zurutuza (Zubeldia, 75. min); Canales (Vela, 78. min), Januzaj (Oyarzabal, 59. min) eta Willian José.
Sevilla 1: Soria; Corchía (Nolito, 81. min), Geis, Kjaer, Escudero; Éver Banega, Cruzado, Krohn Dehli (Muriel, 81. min); Ganso (Vázquez, 63. min), Sarabia eta Ben Yedder.
Epailea: Hernández Hernández (Las Palmas). Txartel horiak: Navas, Ben Yedder, Pizarro, Kjaer eta Corchia.
Golak: 1-0, 17. min: Iñigo Martínez. 1-1, 44. min: Ben Yedder, 2-1, 75. min: Zubeldia. 3-1, 90. min: Carlos Vela.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa