Reala
Kontratuaren luzatzea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jokalariaren aurreko kontratua 2019an zen amaitzekoa.
Andoni Gorosabel. Argazkia: EiTB
Realak Andoni Gorosabel eskuin hegalekoari 2021eko ekainaren 30era arte berritu dio kontratua.
Hala eman du jakitera klubak astearte honetan, ohar baten bidez. Jokalariaren aurreko kontratua 2019an amaitzekoa zen.
21 urteko arrasatearrak iraialaren 21ean egin zuen debuta lehen taldearekin Levantaren aurkako partidan (3-0) Alvaro Odriozola ordezkatuta.
Eusebio Sacristanek Vardarren kontrako lehian (0-6) ere erabili zuen, urriaren 19an. Norgehiagoka hartan 0-4ko gola egiteko pasea eman zion Willian Jose aurrelariari.
Egun batzuk geroago, urriaren 26an, Gorosabelek lehen taldearekin jardun zuen berriro Lleidaren aurkako Errege Kopako kanporaketan (0-1), eta, ondoren, baita azaroaren 2an ere, Europa League txapelketan, Vardarren aurrean, Anoetan. Hura izan zen etxean jokatu zuen lehendabiziko aldia.
t="utf-8">KOMUNIKATU OFIZIALA: Andoni Gorosabelek kontratua 2021arte berritu du #Zubieta #RealSociedad ¿¿https://t.co/ZiW8ZCmBlt
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 5 de diciembre de 2017
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa