Reala
Lesioa
Erredakzioa
"Hasierako plana atseden hartzea izango da eta fisioterapiako tratamendua izango du. Sintomen eboluzioak markatuko du ohiko lanera noiz itzuliko den", dio Realaren osasun-parteak.
David Zurutuza durante el partido Zenit-Real Sociedad. Foto: EFE
David Zurutuzak min hartuta amaitu zuen Realak Betisen aurka jokatu zuen partida eta astelehen honetan egin dioten ekografiaren ondoren, klubeko medikuek jakinarazi dute, jokalariak bigarren graduko lesioa duela ezker hankako soleoko giharrean.
"Hasierako plana atseden hartzea izango da eta fisioterapiako tratamendua izango du. Sintomen eboluzioak markatuko du ohiko lanera noiz itzuliko den", gaineratu du osasun-parteak. Medikuek ez dute zehaztu jokalariak bajan emango duen epea.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa