21:23

Reala

3-1

Egindako akatsek porrota ekarri diote Realari San Petersburgon

Erredakzioa

Donostiarrek laugarren partida galdu dute jarraian, Zeniten aurrean egindako bi akats potoloengatik.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak galdu egin du Errusian Zenit San Petersburgoren kontra (3-1). Norgehiagoka oso zail jarri zaie donostiarrei Ruben Pardok, lehendabizi, eta Rulli atezainak, ondoren, egindako akats larriengatik. Horrenbestez, laugarren porrota jarraian pilatu dute, nahiz eta atsedenaldira heldu orduko Diego Llorentek norgehiagoka berdintzeko itxaropenak piztu dituen.

Txuri-urdinek bolada txarrean heldu dira Europa Leagueko bigarren jardunaldira, baina ezin izan diote bolada gaizto horri buelta eman bere aukerak ezin hobetu probestu dituen Zeniten baten aurrean.

Aitzitik, Roberto Mancinik zuzentzen duen taldeak sasoi onean dagoela erakutsi du 55.000 zale zaratatsuren aurrean. Horrenbestez, bigarren garaipena erdietsi du Multzoko Fasean, lehendabiziko norgehiagokan Vardarri 0-5 irabazi ostean.

Norgehiagoka ezin okerrago hasi da txuri-urdinentzat. 5. minutuan Ruben Pardok lagunari pasea ematean egindako akats larri batek Emiliano Rigoniri eman dio baloia area aurrean, eta handik Rullik geratu ezin izan duen jaurtiketa gogorra egin du, eskuineko zutabetik gertu sartu dena.

Donostiarrak eroso zeuden erasoan, Januzaj gidari zutela, baina azkenaldian izandako emaitza txarrek defentsan zalantzak eragin dituzte. Horrelako batean, Realak beste baloi arriskutsu bat galdu du zelai erdian, eta Paredesek pase bikaina sartu dio taldekideari defentsaren atzealdea bilatu nahian. Rulli baloia urruntzera atera da, baina ez du ondo kalkulatu bere ateraldia eta baloia gainetik igaro zaio. Aleksandr Kokorinek ez du aukera alperrik galdu eta 2-0ekoa jarri du markagailuan.

Horren ostean, errusiarrek burukada bat langara bidali duten arren, Realak ez du amore eman eta etxekoen area inguruak zapaltzeari ekin dio. Atsedenaldia iritsi baino lehen motzean ateratako korner batean Canalesi heldu zaio, eta hark baloia ondo jarri du arean, eta Diego Llorentek saretara eramateko aprobetxatu du.

Atsedenalditik bueltan, txuri-urdinek partidaren kontrola eskuratu dute, baina jokaldi isolatu batean Ivanovic Chelseako jokalari ohiak bigarren zutoinera erdiratu du baloi bat eta hantxe agertu du da berriz ere Kokorin partidako bere bigarren golsa egin eta denboraldiko hamalaugarrena sartzeko.

Gol horrek donostiarren itxaropena zapuztu ditu, eta hortik aurrera apenas egin dute arriskurik. Azkenean hiru puntuak Errusian geratu dira.

Horrenbestez, Zenit da multzoko lider, eta Reala bigarren da Rosenborgekin berdinduta.

Fitxa teknikoa:

3 - Zenit: Lunev; Criscitto, Mammana, Ivanovich, Mevjla; Kranevitter, Paredes (Dzyuba, 88. min), Kuziaev; Rigoni (Yerokhin, 73. min), Driussi (Poloz, 80. min) eta Kokorin.

1 - Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Elustondo, De la Bella; Prieto (Juanmi, 64. min), Pardo (Illarramendi, 73. min), Zurutuza; Canales, Januzaj eta Jon Bautista (William Jose, 62. min).

Golak: 1-0, 5. min: Rigoni. 2-0, 24. min: Kokorin. 2-1, 41.min: Llorente. 3-1, 61. min: Kokorin.

Epailea: Andre Marriner (ENG).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena