Reala
Urte bete gehiago
eitb.eus
2022. urtera arte berritu du lan hitzarmena gaur goizean Anoetan Jokin Aperribay presidentearekin.
Reala eta Willian Jose akordio batera iritsi dira bere kontratua urte bat luzatzeko.
2022. urtera arte berritu du lan hitzarmena gaur goizean Anoetan Jokin Aperribay presidentearekin.
5 urterako kontratua sinatu zuen Willian Josek pasa den udan eta, urtebete gehiago, 2022ra arte izango da Realean. 25 urteko aurrelariak egundoko maila erakutsi du Donostiara iritsi zenetik.
Las Palmasen aritu ostean, Realak 6 milioi euro ordaindu zizkion Maldonadori jokalariaren eskubideen ehuneko 70en truke. Fitxaketa errentagarria oso. Iaz Willian Josek 14 gol egin zituen, 12 Ligan eta 4 Kopan. Golak egiteaz gain brasildarrak baloia jokatzeko trebezia handia erakutsi zuen zelai erdian. Eusebioren taldeko gizonik garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen.
Europan berriz ere izateko jokalari ezinbestekoa, bere lanak oihartzun berezia izan zuen eta uda honetan Bartzelona eta Europa mailako beste talde batzuen interesaren zurrumurruak ez dira falta izan.
LElw">Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa