13:30

Reala

Adierazpenak

Elustondo: 'Ilusio handia daukagu, Europan lehiatzea berezia izango da'

Erredakzioa

Aritz Elustondo Realeko jokalariak adierazi du talde txuri-urdinak gogo handiz eta ilusioarekin ekin diola denboraldiaurreari. Iñigo Martinezek min hartuta utzi du entrenamendua.

  • Aritz Elustondo. Argazkia: EiTB

    Aritz Elustondo. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak denboraldiaurrearekin jarraitzen du, eta astearte honetan beste lan-saio bat egin du Zubietan. Iñigo Martinezek lehenago utzi du entrenamendua, eskuin gluteoan min hartu ostean.

Zubietako prentsa-aretoan, Aritz Elustondo izan da protagonista. Realeko jokalariak esan du taldea ilusioarekin hasi dela entrenatzen, eta berezia izango dela Europan jokatzea denboraldi honetan. "Ilusio handia daukagu. Denboraldiaurrea gogo handiz hasi dugu. Guztiok minutuak izan nahi ditugu, eta lehiakortasuna egongo da. Lehen minututik egingo dugu lan horretarako. Denboraldi-aurreko lehen partida jokatu nahi dugu erritmoa hartzeko", adierazi du Elustondok.

Talde txuri-urdinak Europan jokatuko du 2017-2018 denboraldian, eta jokalarientzat berezia izango da. "Denboraldi oso berezia izango da. Europan jokatzeko ilusio handia daukagu, eta maila handia eman nahi dugu", gaineratu du Aritz Elustondok.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Reala

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena