23:21

Reala

Errege Kopa

Realak lanak eman dizkio Bartzelonari, Kopatik kanpo geratu arren

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek partida ona egin dute Nou Campen, eta kataluniarrak estu eta larri jarri dituzte, markagailuak kontrakoa adierazi arren. Epaileak erabaki polemikoak hartu ditu.

  • Messi eta Zurutuza. Argazkia: Efe.

    Messi eta Zurutuza. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errege Kopako finalerdietako azken txartela Bartzelonarentzat izan da, Reala final-laurdenetan kanporatu ostean (5-2, itzulikoan). Ondorioz, kataluniarrak Alaves, Celta eta Atletico Madril taldeekin egongo dira finalerdietako zozketan.

Lehen zatia orekatua izan da, baina Bartzelonak egin du lehen gola, Denis Suarezen bidez, 17. minutuan, Umtitik Xabi Prietori falta argia egin ostean. Epaileak ez du ezertxo ere adierazi. Neurketa bigarren zatian erabaki du etxeko taldeak: Iñigo Martinezek penaltia egin dio Neymarri, eta Messik 2 eta 1ekoa egin du, Willian Josek banakoa egiteko aukera ona huts egin eta hurrengo jokaldian.

Bigarren zatian, Juanmik aldea murriztu du 62. minutuan egindako golari esker. Baina pozak gutxi iraun die donostiarrei, zelai erditik atera, eta Luis Suarezek 3 eta 1ekoa egin duelako, Messiren jokaldi bikaina aprobetxatuta.

73. minutuan, Willian Josek buruarekin egindako erremate bikainak partidan sartu ditu berriro txuri-urdinak. Baina itxaropenak ez du asko iraun, azken 10 minutuetan Ardak eta Denis Suarezek bi gol egin baitituzte.

Azkenean, 5 eta 2 Bartzelonaren alde; 6 eta 2, Anoetan jokatutako joaneko partidaren emaitza ere kontuan izanda.

Fitxa teknikoa

5 - Bartzelona: Cillessen; Sergi Roberto (Aleix Vidal, 46. min), Piqué, Umtiti, Alba; Mascherano (Rakitic, 66. min), Denis Suárez, André Gomes; Messi, Suárez eta Neymar Jr. (Arda, 75. min).

2 - Reala: Rulli; Elustondo (Odriozola, 75. min), Navas, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto (Canales, 57. min); Oyarzabal, Vela (Juanmi, 57. min) eta Willian José.

Golak: 1-0, 17. min: Denis Suárez. 2-0, 55. min: Messi, penatiz. 2-1, 62. min: Juanmi. 3-1, 63. min: Luis Suárez. 3-2, 73. min: Willian José. 4-2, 80. min: Arda. 5-2, 82. min: Denis Suárez.

s Suárez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena