22:31

Reala

1-1

Willian Josek berdinketa eman dio Realari Espanyolen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Piattik egin du lehen gola, Espanyolek bigarren zatia ondo hasi ondoren, baina Realak, hobea partida osoan zehar, berdinketa jarri du neurketaren azken zatian.

  • Willian Jose, berdinketaren gola sartu duena / EFE.

    Willian Jose, berdinketaren gola sartu duena / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak berdinketa eskuratu du Espanyolen aurka Anoetan (1-1). Piatti, 61. minutuan, eta Willian Jose, 78.an, izan dira golegileak. Espanyolek jokalari bat gutxiagorekin jokatu ditu luzapeneko minutuak, Javi Fuegok bi txartel hori ikusi dituelako.

Realak izan ditu agintea eta nagusitasuna lehen zatian, eta adi egon dira Piatti eta Leo Baptistaoren kontraerasoetan. Bi taldeetako defentsak nagusitu dira bi areetan, lehen zati hutsalean.

Bigarren zatia indar gutxirekin hasi da. Errespetu gehiegi izan diote taldeek elkarri. Juanmik gola egin du Realarentzat, baina epaileak jokoz kanpo zegoela adierazi du, zentimetro gutxirengatik, eta momentu horretan suspertu da Espanyol.

Kataluniako taldeak 61. minutuan egin du gola. Piattik, jaurtiketa bikain batekin, aurretik jarri du Espanyol, atzelari txuriurdinen akats baten ostean.

Hala ere, Realak ez ditu besoak altxatu, eta Willian Josek markagailua berdindu du beste jokaldi eder batean, Zalduaren erdiraketa buruz errematatuz.

FITXA TEKNIKOA

Reala: Rulli; Zaldua, Mikel, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Pardo (Carlos Vela, 67. min), Zurutuza; Oyarzabal, Juanmi (Xabi Prieto, 82. min) eta Willian Jose.

Espanyol: Diego Lopez; Javi López (Roberto Duarte, 58. min), David Lopez, Oscar, Victor Sanchez; Hernan Perez (Salva Sevilla, 69. min), Roca, Javi Fuego, Piatti (Jurado, 77. min); Baptistao eta Gerard.

Golak: 0-1, 61. min: Piatti. 1-1, 78. min: Willian Jose.

: Willian Jose.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Reala

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena