Reala
Lesionatuta
Agentziak | Erredakzioa
Realaren arabera, "plana lau astez errehabilitazioarekin jarraitzea da, eta ondoren berriro aztertuko dugu egoera".
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Imanol Agirretxe Realeko aurrelariari ez diote, momentuz, ebakuntza egingo, duela zazpi hilabete orkatilan izandako lesioa sendatzeko. Hala ere, donostiarren golegile nagusiak ezingo du denboraldi hasieran jokatu, eta Real Madrilen aurka lehen jardunaldian jokatu behar duten partida galduko du.
Gipuzkoarrak 13 gol ezin zituen joan den denboraldian jokatutako 16 partidetan, 2015eko abenduaren 30ean, Santiago Bernabeun jokatutako neurketan, lesionatu zen arte.
Errehabilitazioak ez zuen behar bezalako eragina izan, eta ebakuntza egin zioten apirilaren 11n. Errekuperazioa ondo joan zen hasieran, "aurreikusitakoaren arabera", Realaren hitzetan, baina azken asteetan "egoerak ez du hobera egin, eta hasierako sintomekin jarraitzen du".
Klubak adierazi duenez, "plana lau astez errehabilitazioarekin jarraitzea da, eta ondoren berriro aztertuko dugu egoera".
>Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa