Reala
1-2
Erredakzioa
Txuri-urdinek 1-2 irabazi dute Sanchez Pizjuanen. Bergara (0-1), Krychowiak bere atean (0-2) eta Gameiro (1-2) izan dira golegileak. Markel Bergara egotzia izan da, 68. minutuan.
Realeko jokalariak Bergarak Sevillari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Realak garaipen garrantzitsua lortu du Sevillaren aurka (1-2) Sanchez Pizjuanen eta salbazioa ia bermatuta utzi du talde txuri-urdinak. Sevillak azaroaren 3tik zeraman etxean partidarik galdu gabe eta txuri-urdinek bolada horri amaiera ematea lortu dute.
Sevilla ez da ohiko abiadurarekin irten berdegunera eta horretaz baliatu da Reala. Txuri-urdinak gogotsu atera dira zelaira eta bigarren minutuan lehen gola eskuratu dute. Illarramendik falta bat atera eta Markel Bergarak bikain errematatu du sare barrura (0-1). Golak konfiantza eman dio Realari eta Eusebiok zuzentzen duen taldeak kontrolpean izan du lehen zatia. Abagune gutxikoak izan dira lehen 45 minutuak. Zurutuzak bigarren gola sartzeko aukera izan du kontraeraso baten ostean, baina Krychowiak bikain gurutzatu da, gola eragozteko. Sevilla etxean jokatzen ibili da, eta arriskua ere sortu du Rullik defendatutako ate inguruan. Realeko atezaina, ordea, bikain ibii da, eta Emeryk zuzentzen duen taldeak ezin izan du gola sartu atsedenaldira iritsi orduko. Realak bai ordea. Area barrura loratuta iritsi den erdiraketa baten ostean, Sergio Rico atezaina eta Krychowiak ez dira elkar ulertu eta poloniarrak sare barrura bidali du baloia (0-2). Bere atean sartu du gola Krychowiakek.
Bigarren zatiari hobeto ekin dio Sevillak eta 51. minuturako aldeak murriztea lortu du. Bergarak penaltia egin dio Krychowiaki eta Gameirok 1-2koa sartu du hamaika metroetatik. Gola jaso ostean zalantzak sartu zaizkie Realeko jokalariei eta Sevillak hainbat abagune sortu ditu. Txuri-urdinen zorionerako, ordea, Rulli atezaina bikain ibili da, eta Sevillak sortu dituen abagune guztiei erantzun bikaina eman die.
Norgehiagokako 68. minutuan gauzak oso zail jarri zaizkio Realari. Markel Bergarak bigarren txartel horia ikusi eta Eusebiok zuzentzen duen taldea hamar jokalarirekin geratu da. Azken ordu erdian Sevillak atzean sartu du Reala eta berdinketa lortzeko hainbat abagune sortu ditu, baina txuri-urdinek ahal izan duten moduan eutsi diote emaitzari eta urrezko hiru puntu lortu dituzte.
Fitxa teknikoa:
1 - Sevilla: Sergio Rico; Mariano, Rami, Kolodziejczak, Tremoulinas; Krychowiak (N'Zonzi, 65. min), Cristoforo (Iborra, 46. min); Reyes (Konoplyanka, 72. min), Banega, Vitolo; eta Gameiro.
2 - Reala: Rulli; Carlos Martinez (Elustondo, 52. min), Diego Reyes, Iñigo Martinez, Yuri; Bergara; Oyarzabal, Xabi Prieto, Illarramendi, Zurutuza (Granero, 59. min); Vela (Mikel Gonzalez, 86. min).
Golak: 0-1, 2. min: Markel Bergara. 0-2, 34. min: Krychowiak, bere atean. 1-2, 51. min: Gameiro, penaltiz.
Epailea: Carlos Clos Gomez.
los Clos Gomez.Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa