Reala
Ez zen entrenamenduan agertu
Agentziak | Erredakzioa
Mexikarra Bartzelonan dago, bere babesleren ekitaldi batean parte hartzen, beraz, asteazkenean izango da Donostian azalpenak emateko.
Carlos Vela. Argazkia: twitter
Carlos Vela Realeko jokalaria albiste bihurtu da azken egunetan, eta ez bere jokoagatik edo egindako golengatik.
Gaur Mexikarra Bartzelonan dago, bere babesleren ekitaldi batean parte hartzen, beraz, asteazkenera arte ez da Donostian izango eta orduan klubarekin hitz egingo du azalpenak emateko.
Vela, kontzertuz
Realak bana berdindu zuen Levanteren aurka igandean eta astelehen entrenamendua izan zuten Zubietan; bertako lan saioan mexikarra falta izan zen. Vela Madrilen izan zen bart Chris Brownen kontzertuan eta astelehen honetan ez da taldekideekin entrenatu. Jokalariak argudiatu zuen ondoezik zegoela, eta sare sozialetan kritika ugari jaso izan ditu.
>
>
Hurrengo zuzenekoak
14 |
![]() |
PILOTA | Zaramagako Txapelketako finalak |
14 | 16:00 - 17:15 | TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 7. etapa |
14 | 17:20 - 20:00 | PILOTA | Bizkaia Torneoko finalerdia: Sollube vs Kolitza |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar