Reala
Porrota
Leire Etxazarra | eitb.eus
Txuri-urdinek partida oso txarra jokatu dute Kanarietan, eta sailkapeneko azken postuetan sartu dira. Jonathan Vierak eta Sergio Araujok egin dituzte neurketako bi golak.
Donostiarrek oso itxura txarra eman dute. Efe.
Ideiarik ez, sakontasunik ez, eta jokorik ez. Realak irudi oso txarra eman du Las Palmasen aurkako partidan eta merezitako porrota hartu du BBVA Ligan dagoen talderik ahulenetako baten aurka.
Txuri-urdinek itxura oso pobrea eman dute partidako lehen minutuetatik, Agirretxek Javi Varas atezainaren eskuetara egindako erremate ahula izan da David Moyesen taldeak lehen zati osoan sortu duen arrisku bakarra.
Lehen zatia aspergarria izan da, futbolik gabekoa, izan ere, Las Palmasek ez du ezertxo ere egin atsedenaldira gol bateko abantaila merezi izateko. Baina 28. minutuan zortea alde izan dute kanariarrek eta Jonathan Vierak gola egin du Vicente Gomezek eskuineko aldetik egindako erdiraketa buruarekin errematatuta.
Beste ezer ez du eman lehen zatiak.
Erreakzionatzeko modurik ez
Atsedealdiaren ostean, Bruma Carlos Velaren ordez atera da, mexikarrak molestiak izan dituelako lehen zatiaren amaieran. Baina Realaren jokoa eta itxura ez dira aldatu. Moyesek ohi baino lehenago egin ditu aldaketak, ondoriorik gabe, eta litekeena da azken partida eman izana txuri-urdinen eserlekuan.
Las Palmasek oso eroso jokatu du bigarren zatian ere, eta ahalegin handirik egin gabe. 50. minutuan, gainera, bigarren gola sartu dute. Sergio Araujok egin du, Rulli jaurtiketa gurutzatu baten bidez gaindituz.
Realaren aldetik, Agirretxek eta Canalesek sortu dute arrisku bakarra. Canalesen jaurtiketak langan jo du, partidaren luzapenean. Azkenean, merezitako porrota hartu dute gipuzkoarrek, eta sailkapenean estu eta larri dira orain. David Moyesen etorkizuna ere nabarmen ilundu da.
Fitxa teknikoa:
2. Las Palmas: Javi Varas; David Simón, Aythami, Bigas, Garrido; Roque, Vicente Gómez; El Zhar (Valerón, 84. min), Tana, Jonathan Viera (Momo, 67. min); eta Araujo (Willian José, 75. min).
0. Reala: Rulli; Carlos Martínez, Reyes, Íñigo Martínez, Yuri; Xabi Prieto, Markel Bergara, Illarramendi (Rubén Pardo, 70. min), Chory Castro (Canales, 57. min); Carlos Vela (Bruma, 46. min) eta Agirretxe.
Golak: 1-0, 28. min: Jonathan Viera. 2-0, 51. min: Araujo.
1. min: Araujo.Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa