Reala
Betis-Real, larunbatean 22h
Agentziak | Erredakzioa
Mexikoko bi jokalariak euren selekzioarekin izan dira; Betisen aurkako partida prestatzeko, bi lan-saio baino ez dituzte izango. Ondarroako atzelariak arazo fisikoak ditu, oraindik.
Albisteak (4)
Ostegunean bueltatuko dira entrenamenduetara Diego Reyes eta Carlos Vela, Mexikoko selekzioarekin aritu ostean; hortaz, bi lan-saio baino ez dituzte izango Benito Villamarin zelaian Realak jokatuko duen Betisen aurkako partida (larunbatean, 22:00etan). Iñigo Martinez, bere aldetik, baja izan liteke; izan ere, arazo fisikoekin jarraitzen du.
Realeko atzelariak bi egun daramatza gainerako taldekideekin aritu gabe. Arazoak ditu aldakan, eta, ondorioz, zalantza da Sevillako partidarako.
Carlos Vela eta Reyes berriro gainerakoekin egotea oso nabarmentzekoa da; izan ere, biak izango dira, segur aski, hamaikakoan, eta Realeko proiektu berrian berebiziko garrantzia dute, bata erasoan eta bestea atzealdean. Hain zuzen, sendo dabil atzean Reala: ez du golik jaso lehen bi partidetan.
Joseba Zaldua, sendatuta
Asteazkeneko entrenamenduan, albiste ona Joseba Zalduaren sendatzea izan da; donostiarrak ezin izan jokatu Sportingen aurka, lesioa zuela eta, baina Villamarinen titular irten liteke, atzealdeko lerroan.
Zalduak esan du Reala "irabaztera" joango dela Sevillara, eta espero duela partida ona egitea eta taldeak aukera gehiago egitea, xede izanik denboraldiko lehen gola egitea.
"Oreka bilatu behar dugu, golak sartzea eta ez jasotzearen artean; hain zuzen, bi gauzak dira oso garrantzitsuak", laburbildu du jokalari gipuzkoarrak.
i gipuzkoarrak.Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa