Reala
Anoetan
Erredakzioa
Erdilariak sei urterako kontrtua sinatu du, eta talde txuri-urdinak 17 milioi euro ordaindu dizkio Real Madrili. Anoetan egin dute aurkezpen ekitaldi ofiziala.
Albisteak (1)
Bideoak (1)
Realak Asier Illarramendi aurkeztu du Anoetan asteazken honetan. Real Madrilekin akordiora iritsi ziren asteartean eta 17 milioi ordainduko dizkio talde gipuzkoarrak Madrileko klubari. Illarrak sei urterako kontratua sinatu du Realarekin.
2013an, Real Madrilek 38.949.900 euro ordaindu zizkion talde gipuzkoarrari Illarramendi sei urterako fitxatzeko.
25 urteko jokalariak ez du jokatzeko aukera handirik izan 'etxe zurian', eta Donostiara itzultzea zen bai jokalariaren bai Realaren nahia. Horretarako, Realak eta Madrilek jokalaria uzteko kontratua egin dute, baina donostiarrek nahitaez fitxatu behar dute jokalaria 17 milioi euroren truke denboraldi amaieran.
Aperribayren helburu nagusia
Illarramendi zen Realaren eta Jokin Aperribay presidentearen helburu nagusia. Jokalari mutrikuarrak ez zuen Real Madrilen jokatzeko aukera handirik, taldeak Casemiro brasildarra berreskuratu eta Mateo Kovacic Kroaziako erdilari gaztea fitxatu ostean, eta horrek erraztu egin du negoziazioa.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa