15:53

Reala

Lanek atzerapena izango dute

Anoeta birmoldatzeko proiektua bertan behera utzi dute, behin-behinean

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzaren menpean dagoen Kontratuen Baldintzetarako Administrazio Organoak, Madrilgo Optima Sport Media enpresak aurkeztutako errekurtsoa balioztatu du.

  • Jokin Aperribay Realeko presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Jokin Aperribay Realeko presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak astearte honetan aurkeztu behar zuen Anoeta birmoldatzeko proiektua, baina estadioa hobetzeko lehiaketa bertan behera utzi du, behin-behinean, Eusko Jaurlaritzaren menpean dagoen Kontratuen Baldintzetarako Administrazio Organoak.

Izan ere, Madrilgo Optima Sport Media enpresak aurkeztutako errekurtsoa balioztatu du organo honek. Realari mesede egiten dioten konpetentzia librearen aurkako klausula batzuk tarteko jarri zuen enpresa madrildarrak errekurtsoa.

Momentuz ez dago argi zenbat denbora igaroko den errekurtso honen inguruan erabakirik hartzeko, baina, seguru asko, lanek atzerapena izango dutela eta ez direla beteko Jokin Aperribayk aipatutako epeak.

Realaren oharra

Realak gaur eguerdian Anoeta Kiroldegia S.A.-ko egoitzan Anoetako Estadioaren ustiapen eta birmoldaketari buruzko lehiaketan adjudikaziodun izateko dokumentazio egokia entregatu du aipatutako gizarte publikoak deitua. Jokin Aperribay presidenteak atzo aurreratu zuen bezala, klub txuri-urdinak eskatutako materiala jarri du modu honetan esandako lehiaketaren baldintza-agiriaren aurrez ikusitako epeak betez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena