Reala
Ebakuntza ondo atera da
Erredakzioa
Mexikarrak eskuin belauneko barne meniskoa hautsi zuen, larunbatean Santiago Bernabeun, eta astelehen honetan ebakuntza egin diote.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Carlos Velari ebakuntza egin diote goizean eskuin belauneko barne meniskoaren hausturagatik. Mikel Sanchezek eginiko artroskopiaren ostean, Realeko Zerbitzu Medikuak honako ebakuntza ondorengo txostena helarazi du:
Carlos Velak ebakuntza izan du gaur goizean Mikel Sanchez doktorea eta bere taldearekin. Kirurgia artroskopikoaren bitartez, arrakastaz, zatikako menisektomia egin diote barne meniskoko aurreko adarrean.
Carlos Vela bihar arte ingresaturik egongo da eta arazorik gabeko eboluzioa badu, ospitaleko alta jasoko du bere errekuperazio prozesua hasteko, Zubietako instalazioetan. Beharrezko denbora lehiaketara itzultzeko aldakorra da, baina, kasu gehienetan, zortzi asteko errehabilitazioaren ondoren lortzen da.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa