Reala
Sentsazioak
ERREDAKZIOA
Carlos Velak 0 eta 1ekoa sartu ondoren talde txuri-urdinak partida hobeto kontrolatu ez izana gabeziatzat jo du entrenatzaile eskoziarrak.
Sergio Canales, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE
Granadaren aurka 1-1 bukatu ostean, David Moyes Realeko entrenatzailea ez zen batere ?pozik? agertu taldearen lanarekin; izan ere, Carlos Velak markagailua alde jarri arren, ez ziren gai izan emaitzari eusteko.
?Ez nago batere konforme egin dugun partidarekin. Levanteren aurkako partidaren eta igande honetako partidaren ostean, lau puntu gehiago eduki beharko genituen?, adierazi zuen atsekabetuta Moyesek Granadan, prentsaurrekoan, eta berdinketa ?bidezkoa? izan zela nabarmendu zuen.
Carlos Velak 0 eta 1ekoa egin ondoren, talde txuri-urdinak partida hobeto kontrolatu ez izana gabeziatzat jo du entrenatzaile eskoziarrak. ?Partidan eduki nahi genuen nagusitasuna ez genuen lortu?, adierazi zuen Moyesek. Gainera, ?zelaia oso lehor zegoen bai guretzat baita beraientzat ere?.
Moyesen hitzetan, ?berdinketaz berdinketa oso zaila da sailkapenean gora egitea?. Beraz, ?emaitza hobeak lortu ahal izateko, jokoa eta errendimendua hobetu behar ditugu?, gaineratu zuen.
?Taldeak denbora gehiegi darama etxetik kanpo irabazi gabe?, esan zuen entrenatzaile txuri-urdinak.
Bestalde, Granadak egindako partida baloratzeko eskatuta, hori ez dela bere lana eta talde txuri-urdina baloratzearekin ?nahikoa? duela azaldu zuen.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 09:45 - 14:00 | ATLETISMOA | Behobia-Donostia |
10 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa