Reala
Entrenatzaile aldaketa
Erredakzioa
Entrenatzaile berria izendatu bitartean, Sanseko entrenatzaileek izango dute lehen taldearen entrenamenduak gidatzeko ardura.
Realak Jagoba Arrasate kargutik kendu du. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (2)
Realak kargutik kendu du Jagoba Arrasate entrenatzailea. Talde txuri-urdinak, atzo, Malagaren aurka etxean 0-1 galdu ostean hartu du Realeko zuzendaritzak erabakia. Gaurko emaitzen ondotik, gainera, Reala jaitsiera postuetan sartu da.
Talde txuri-urdinak webgunean eskegitako ohar baten bidez eman du jakitera albistea.
Jagoba Arrasate entrenatzaileaz gain, Txema Lumbrerasek eta Bittor Alkizak ere ez dute bigarren eta hirugarren entrenatzaile postuetan jarraituko.
Realak lehen taldeko entrenatzaile berria izendatu bitartean, Asier Santana eta Imanol Alguacil Realeko bigarren taldeko entrenatzaileek gidatuko dituzten entrenamendu saioak. Biharko lan saioa arratsaldeko lauretan hasiko da Zubietan.
Realak erakutsitako profesionaltasuna, konpromisoa eta dedikazioa eskertu die Jagoba Arrasateri, Txema Lumbresari eta Bittor Alkizari. Guztira, denboraldi bat eta pasatxo egin duten karguan.
Jokalariak astelehenean itzuliko dira Zubietara, eta ikusteke dago nor izango den entrenatzaile berria.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa