Reala
Aurkezpena Anoetan
Erredakzioa
Aurrelari islandiarra Anoetan aurkeztu dute Carlos Velarekin batera. Mexikarrak duela gutxi zinatu du Realarekin kontratua eta 2018. urtera arte jokatuko du donostiarrekin.
Alfred Finnbogasson eta Carlos Vela, Realeko kamiseta berriekin. EiTB.
Realak Alfred Finnbogasson jokalari berria aurkeztu du Anoetan. Aurrelari islandiarrak adierazi duenez, bere asmoa zaleek emandako babesari "gol asko sartuta" erantzutea da.
Finnbogasson "ilusioz beteta" agertu da txuriurdinekin eta Espainiako Ligan arrakasta lortzeko duen aukerarekin.
Ehunka realzale bildu da Anoetako estadioan jokalari berria ikusteko.
Carlos Vela mexikarra ere bertan izan da, kontratua 2018. urtera arte luzatuta. Mexikarrak itzultzaile lanak egin ditu Finnbogassonentzat, islandiarrak ez baitu gaztelaniaz hitz egiten.
Carlos Vela: 'Etxean nago'
Velak ere hitz batzuk esan ditu, zaleei zuzenduta; "etxean" sentitzen dela adierazi du aurrelari mexikarrak.
Vela Realeko jokalaria da dagoeneko, donostiarrek Arsenalekin partekatzen zituzten eskubideak erosi dituztelako. Bi jokalariak lehen aldiz agertu dira Anoetan Realaren kamiseta berriarekin.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa