Reala
Denboraldiko balantzea
Erredakzioa
"Txapeldunen Ligan ez genuen gauza handirik egin, baina hobera egiteko asko ikasi genuen", esan du Griezmannek Realaren webgunean argitaratutako elkarrizketan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Antoine Griezmann Realeko aurrelariak denboraldiko balantzea egin du. "Denboraldi polita" izan dela azpimarratu du, izan ere, taldeak datorren urtean Europan jokatzeko helburua bete du, eta horri balio berezia ematen diote txuri-urdinek, jokatutako partida piloa eta "goian egoteko egindako ahalegin handia" kontuan izanda.
"Europan gaude, eginda dago eta garrantzitsua da. Hori zen helburua eta orain borrokan jarraituko dugu, dugun guztia ematen, bosgarren edo seigarren izateko. Denboraldi polita izan da, partida asko jokatu ditugu eta nekatuta gaude, ez baikaude horretara ohituta. Urte oso ona egin dugu, eta goian egoteko ahalegin handia", adierazi du Griezmannek Realaren webgunean egindako elkarrizketan.
Frantziarraren iritziz, "taldea asko aldatu da urte batetik bestera", esperientzia handia hartu dutelako. "Txapeldunen Ligan ez dugu gauza handirik egin, baina asko ikasi dugu. Ligan zailtasunak izan genituen hasieran, baina pixkanaka-pixkanaka gure maila ematea lortu dugu eta pozik gaude", gaineratu du.
200 partida Realarekin
Azkenik, Griezmann "oso pozik eta arro" agertu da Realarekin 200 partida beteko dituelako astelehenean. "Ibilbide luzearen hasiera izatea espero dut. Lehen taldearekin debuta, lehen mailara igo ginenean, Txapeldunen Ligako lehen partida... oroitzapen asko dira, inoiz ez ditut ahaztuko", esan du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa