Reala
Asteleheneko partida
Erredakzioa
Realeko aurrelaria ez da fidatzen salbazioa helburu duen taldearekin. De la Bella, bere aldetik, hamaikakora itzuliko da.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Imanol Agirretxek, Realeko jokalariak, Almeriaren kontrakoa 'tentsioz betetako' neurketa izatea espero du, bi taldeek asko dutelako jokoan: txuriurdinek, Txapeldunen Ligarako sailkatzea, eta Almeriak, jaitsiera postuetatik ateratzea.
Realak "irabaztera atera" behar da Almerian, denboraldiko garai hauetan ez dagoelako huts egiteko tarterik. "Gutxi falta da denboraldia bukatzeko, eta guk badakigu zer den behean jaitsiera saihesten egotearen presioa", esan du Agirretxek.
Jokalariak, taldeko hirugarren golegilea eta Valentziaren aurkako garaipenaren golaren egilea, "pozik" dago bere lanarekin eta aurreko jardunaldian "irabazten" lagundu izanarekin. Lan onari "jarraikortasuna eman" nahi dio Agirretxek.
Alberto de la Bella, bere aldetik, taldera itzuliko da, lesionatu zenetik hiru hilabete igaro direla. Azkenaldian Almerian emaitza onak lortu ez arren, Reala "edozein zelaitan lehiatu" daitekeela uste du De la Bellak.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa