15:46

Reala

Gaur, 19:30ean

Realak ezin du hutsik egin Algecirasen aurka

Erredakzioa

Jagoba Arrasateren gizonek 1-1 egin zuten joaneko neurketan, eta final-zortzirenetarako txartela lortzeko abagunea izango dute, Anoetan.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Algeciras gainditu beharko du etxean joaneko 1-1ekoaren ondoren. Azken urteetan ezusteko ugari jaso ostean, txuri-urdinek final-zortzirenetarako txartela lortu nahi dute, Bigarren B Mailako taldearen kontra.

Jagoba Arrasateren gizonek ezin izan zuten garaipena lortu etxetik kanpora, eta kanporaketa Anoetan erabaki beharko dute. Hala ere, Andaluziako taldea ilusioz gainezka helduko da Donostira, ezustekoaren bila.

Txapeldunen Ligatik at gelditu ondoren, txuri-urdinek partida bakarra jokatuko dute urtea bukatu aurretik (Granadaren aurka), eta Arrasatek hamaikako indartsua eta erasokorra zelairatuko duela dirudi.

Carlos Martinezek, Mikel Gonzalezek, Alberto de la Bellak, Markel Bergarak eta Claudio Bravo atezainak atsedena hartuko dute, Granadaren kontra prest egoteko.

Chory Castro uruguaitarrak eta Imanol Agirretxe usurbildarrak osatuko dute Realaren erasoa Antoine Griezmann frantziarrarekin batera.

- Ustezko hamaikakoak:

Reala: Zubikarai; Zaldua, Iñigo, Ansotegi, José Angel; Pardo, Elustondo, Prieto; Castro, Griezmann, Agirretxe.

Algeciras: Jesus Romero; Maiquez, Benitez, Victor, Borja Romero; Berlanga, Ivan, Melchor, Ayala; Alfaro edo Mario, Harper.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 17:15 - 20:15 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena