Reala
Anoetan
Erredakzioa
Mexikarrak txuri-urdinen lau golak egin ditu, eta hiru puntuak Anoetan gelditu dira.. Donostiako taldeak 1-3koa irauli behar izan du, bigarren zatian.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Gipuzkoako taldeak hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu Celtaren kontra (4-3), Carlos Velaren erakustaldiari esker. Txuri-urdinak markagailuan goitik jarri dira, baina Luis Enriqueren taldeak markagailua irauli du, eta bigarren zatian 1-3koa lortu du. Jagoba Arrasateren gizonek susperraldia izan dute, eta Velak golak jarri ditu.
Reala nagusi izan da neurketako aurreneko minutuetan, eta Vigoko taldea ezinean aritu da. Muñiz Fernandez epaileak Carlos Velaren gol bat baliogabetu egin du, jokoz kanpokoa adierazita, baina mexikarrak ez du barkatu hurrengo jokaldian. Velak baloia ate barrura bidali du, 5. minutuan, eta norgehiagoka ondo jarri zaio Jagoba Arrasateren taldeari (1-0).
Hala ere, Luis Enriqueren taldeak ez du etsi, eta Rafinhak berdinketaren gola egin du, 22. minutuan, Claudio Bravo burukada eder batekin gaindituta. (1-1). Celtak partidaren kontrola hartu du, eta Alex Lopezek markagailua irauli egin du, 27. minutuan, bakarkako jokaldi bat egin ostean (1-2). Velak neurketa berriz ere berdintzeko abagune argia izan du, 40. minutuan, baina txuri-urdinak kanpora jaurti du baloia. Griezmannek ere bi eta bikoa jartzeko aukera argia izan du, baina frantziarraren errematea oso desbideratuta kanpora joan da.
Atsedenaldiaren ostean Charlesek gola lortzeko abagune argia izan du, baina bere errematea langa gainetik kanpora joan da. Arrasateren gizonek erasoan hobetu dute, baina Rafinhak 1-3koa jarri du markagailuan, Claudio Bravo aise gaindituta (56. minutuan). Realak erasoan sakatzen jarraitu du, eta Velak 2-3koa egin du, lehenengo zutoinean erremetatu ondoren (61. minutua).
Fontasi bigarren txartel horia atera dio epaileak, eta Celta hamar jokalarirekin gelditu da. Txuri-urdinek egoera ederki aprobetxatu dute, eta Carlos Velak bere hirugarren gola egin du, 77. minutuan (3-3). Mexikarrak erakustaldia eman du berdegunean, eta 80. minutuan laugarren gola egin du (4-3). Gipuzkoako taldea markagailua iraultzeko gai izan da, eta hiru puntu oso garrantzitsu eskuratu ditu.
- Fitxa teknikoa:
4 - Reala: Bravo; Zaldua (Ros, 79. minutuan), Mikel (Agirretxe, 65. minutuan), Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Xabi Prieto, Zurutuza (Rubén Pardo, 37. minutuan); Griezmann, Vela eta Chory Castro.
3 - Celta: Yoel; Hugo Mallo, Fontas, Aurtenetxe, Jonny, Cabral, Alex Lopez (Madinda, 80. minutuan), Rafinha, Augusto; Nolito (Costas, 69. minutuan) eta Charles (Mina, 71. minutuan).
Golak: 1-0, 5. minutuan: Vela. 1-1, 22. minutuan: Rafinha. 1-2, 28. minutuan: Alex Lopez. 1-3, 57. minutuan: Rafinha. 2-3, 60. minutuan: Vela. 3-3, 77. minutuan; Vela. 4-3, 81. minutuan: Vela.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa