Reala
Prentsaurrekoa eman du
Erredakzioa
Aperribayk Batzar Orokorrari buruzko xehetasunak eman ditu gaur eta kuotak ez direla igoko iragarri du ere.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Realeko Administrazio Kontseilua Anoetako Estadioko prentsa aretoan agertu da gaur Akziodunen Ohizko Batzar Orokorrean abenduaren 17an aurkeztuko diren kontuak zehazteko. 12/13ko ariketa 668.782 euroko irabaziarekin itxi zen, 44,6 milioko diru sarrera eta 43,9 milioi euroko gastuarekin.
13/14ko aurrekontua, akziodunen onarketara aurkeztuko dena, UEFA Champions Leaguera sailkatu aurretik egin zen prudentziaz. Jokin Aperribay presidentea, Ignacio Serrats kontseilariaz lagunduta, aurrekontua 48 milioi eurotakoa izango dela esan du, 81,2 milioitako ingresuekin eta 48,8 ko gastuekin. Beraz emaitza 32,6 milioikoa da.
Horrela, Jokin Aperribayk esan duenez, europako lehiaketa hanidenean partehartzeagatik, emaitza hori 40,1 milioitara igoko da, aurrikusitako gastuak 54,8 izango direlarik. Kontseilu txuri-urdinak esan du denboraldi honetan ez dela kuota igoera eta Klubari Laguntza Egunik izango.
Bere hasierako aurkezpenean, Jokin Aperribayk Kontesilua osorik berriro aurkeztuko dela aurreratu du, Batzarraren hirugarren puntuan. Presidenteak esan duenez, "indarrez gaude Realaren etorkizuna sendotzeko eta egunero indartsuago egiteko". Era berean eskerrak eman dio familia txuri urdin osoari eta gogorarazi egin du eboluzio ekonomikoa Kontseilu honen garaian. "Aurrekontu oreka izan da aspirina onena".
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa