17:57

Reala

Garaipena behar dute

De la Bella: 'Valentzia aurkari arriskutsua da'

Erredakzioa

Txuri-urdinek asteazkenean jokatuko dute Manchester Uniteden aurkako norgehiagoka, baina larunbatean Valentziaren kontra arituko dira Mestallan.

  • De la Bella. Argazkia: EiTB

    De la Bella. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto De la Bella Realeko defentsak argi utzi du buruan Valentziaren aurkako norgehiagokan dutela. Asteazkenean Manchester Unitedenen kontrako norgehiagoka berezia jokatuko du Donostiako taldeak, baina txuri-urdinak garrantzitsuena ligako partida dela esan du.

Realak partida oso berezia jokatuko du Old Trafforden, eta 6.000 zale inguru Manchesterrera joango dira Txapeldunen Ligako neurketa jarraitzeko.

"Valentziak gaizki hasi zuen denboraldia, baina dinamika aldatu du", esan du Kataluniakoak. Iaz Realak 2-5 iarabazi zuen Mestallan, baina aurten gauzak ezberdinak izango direla azaldu du.

"Djukicekin beste ideia batzuk dituzte, eta bidea aurkitu dutela dirudi. Valentzia beti da aurkari arriskutsua", azaldu du De la Bellak. Gipuzkoako taldeak zortzi partida irabazi gabe daramatza, eta hegalekoaren ustez, "emaitza positibo bat" lortzea da garrantzitsuena.

Txuri-urdinek zazpi neurketa ia hogei egunetan jokatuko dituzte, eta De la Bellaren ustez "emaitza onak" lortuko dituzte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena