19:14

Reala

Adierazpenak

Ansotegi: 'Taldeak sailkapenean gora egingo du'

Erredakzioa

Realeko jokalariaren ustez taldeak "kalitatea eta maila" ona du, eta atsedenaren ostean sailkapenean gora egingo du.

  • Ansotegi. Argazkia: EFE

    Ansotegi. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ion Ansotegi Realeko zentralaren ustez taldeak "sailkapenean gora" egingo du, atseden astearen ondoren. "Mailarik onena lortu behar dugu aurrerapausoa emateko", esan du txuri-urdinak.

Taldeak "kalitatea eta maila ona" duela adierazi du, eta Bayer Leverkusenen eta Rayoren aurka galtzeagatik jokalariak "oso minduta" daudela esan du. Gainera, azkenengo minutuan galtzeak "min bikoitza" ematen duela azaldu du.

Ansotegiren ustez taldea lehiakorra da, eta azkenengo partidetan gehiago merezi izan duela onartu du.

"Zortzi neurketa garaipenik ezagutu gabe eramateak zerbait gaizki egin dugula esan nahi du", onartu du bizkaitarrak. Taldearen konfiantza ere "ezberdina" dela adierazi du, bolada oso kaskarrean baitago Reala. Hala ere, Mestallan gauzak aldatuko direla uste du Ion Ansotegik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena