17:10

Reala

Denboraldiaurrea

'Fundamenturik gabeko fitxaketak' egingo ez dituela esan du Arrasatek

Erredakzioa

Realak Ingalaterrako egonaldia hasiko du larunbatean. Guztira, 23 jokalari eramango ditu entrenatzaile bizkaitarrak.

  • Arrasatek 23 jokalari eramango ditu Ingalaterrara. Efe.

    Arrasatek 23 jokalari eramango ditu Ingalaterrara. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaileak adierazi duenez, Donostiako klubak ez du "arrazoirik gabeko fitxaketarik" egiteko inolako asmorik, Bartzelonako Jonathan Dos Santosena ezer ezean geratu ostean.

Arratsateren ustez, nahiz eta Asier Illarramendi Real Madrilera joan, taldeak Ruben Pardo eta Javi Rios jokalariak ditu, besteak beste, eta aurten iaz baino minutu gehiago jokatuko dituzte.

Realak 23 jokalari eramango ditu Ingalaterrara, Sanseko hiru tartean, Antoine Griezmann eta Markel Bergara min hartuta daudelako, eta, ziurrenik, lehen bi partidetan ezin izango dutelako jokatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena