16:12

Reala

Igandean, 17:00etan

Realak gehiago hurbildu nahi du Europako postuetara

Erredakzioa

Philippe Montanierren mutilek Europako postuetan sartzeko aukera izango dute Romaredan Zaragozaren aurka. De la Bella eta Bergara hasierako hamaikakora itzuliko dira.

  • Philippe Montanier.

    Philippe Montanier.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Europako postuetan sartzeko aukera izango du Zaragozaren aurka, Romaredan. Aragoiko taldeak puntuak bai ala bai behar ditu, jaitsiera postuetatik urruntzeko, baina txuri-urdinak sasoi onean helduko dira norgehiagokara.

Azkeneko hamabi jardunaldietako hamaika partidetan puntuak lortu dituzte Philippe Montanierren mutilek, eta gainera, Barçaren eta Valentziaren aurka garaipen ikusgarriak eskuratu dituzte.

Carlos Vela mexikarra Realaren erasoan gakoa bilakatu da, eta Donostiako taldea Ligan gol gehien lortzen dituen laugarren taldea da.

Alberto De la Bella defentsa eta Markel Bergara erdilaria hasierako hamaikakora itzuliko dira. Erasoan, Montanierrek hiru jokalari ezkerti jartzeko aukera izango du.

 

- Ustezko hamaikakoak:

Zaragoza: Roberto; Fernandez, Sapunaru, Alvaro, Paredes edo Pinter; Movilla, Apoño; Victor, Romaric, Montañés; eta Postiga.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella; Illarramendi, Bergara, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Chory Castro

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena