09:42

Reala

Dopin substantziak

Hamar kontseilari ohi Badiolaren adierazpenetatik aldendu dira

Erredakzioa

Badiolaren zuzendaritzako hamar kontseilari ohik ohartarazi dutenez, "Badiola jaunak azken egun hauetan egindako adierazpenetatik bereizi nahi dugu".

  • Iñaki Badiola Realeko presidente ohia. EFE

    Iñaki Badiola Realeko presidente ohia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Badiolaren Zuzendaritza Batzordean, 2008ko urtarriletik abendura arte, aritu ziren hamar kontseilari ohik presidente ohiaren adierazpenetatik aldendu dira gaur. Realak dopin substantziak erosi zituela salatu zuen Badiolak.

Badiolaren zuzendaritzako hamar kontseilari ohik ohartarazi dutenez, "Badiola jaunak azken egun hauetan egindako adierazpenetatik bereizi nahi dugu". Era berean, "Zuzendaritza Batzordeko kudeaketari buruz" azken egunetan komunikabideetan argitaratu diren agiriekin zerikusirik ez dutela gaineratu dute. Filtrazioan erantzukizunik ez dutela adierazi dute.

Txomin Andonegi, Luis Antoñana, Fernando Antunez, Martin Arregi, Juan Jose Bueno, Monica Fanlo, Iñaki Iraola, Jon Loidi, Alejandro Naya eta Beatriz Ugarte kontseilari ohiek sinatu dute agiria.

Ustezko dopinaren salaketa presidente zenean egin zuen Badiolak, 2008an. Hala ere, gutxi geroago atzera egin zuen, eta erositako produktuak legezkoak zirela esan zuen. Gainera, medikuei publikoki barkamena eskatu zien.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena