Reala

1 / 30 Hurrengoa
Realak porrot batekin eman dio hasiera ligari Sevillan (3-2)

Realak porrot batekin eman dio hasiera ligari Sevillan (3-2)

Padillak aurretik jarri du Sevilla 28. minutuan eta Nerea Eizagirrek banakoa egin du 66.ean. Kantehk bi gol egin ditu 69. y 73. minutuetan eta 3-1ekoa ezarri du markagailuan. Partidako azken minutuan, Lavogezek 3 eta 2koa egin du, Realarekin jokatutako lehen partidan.

Oyarzabal etxera bueltatu da, ezker orkatilan bihurritua duela

Oyarzabal etxera bueltatu da, ezker orkatilan bihurritua duela

Oyarzabalek orkatila bihurritu zuen Nazioen Ligako Serbia eta Espainiaren arteko partidan, eta baja izango da hurrengo partidetan, lesioa zenbaterainokoa den jakin gabe.

Aihen, lesioez: ''Ondo prestatzen gara, profesional handiak ditugu, baina lehiaketak hor jartzen gaitu''

Aihen, lesioez: ''Ondo prestatzen gara, profesional handiak ditugu, baina lehiaketak hor jartzen gaitu''

Aihen Muñoz Realeko jokalariak bere itzuleraz hitz egin du, zazpi hilabetez zelaietatik kanpo egon ondoren. Taldeko jokalariak azken aldian sufritzen ari diren lesioez ere hitz egin du, Oyarzabalen lesioa barne.

Mikel Oyarzabalek gradu altuko bihurritua du orkatilan

Mikel Oyarzabalek "gradu altuko" bihurritua du orkatilan

Realeko jokalariak orkatila bihurritu du Espainia eta Serbiaren arteko partidan, eta baja izango da hurrengo norgehiagoketan.
Zubeldia: ''Ez nago nahiko nukeen puntuan, baina aste honen ostean espero dut nire puntu onenera gerturatzea''

Zubeldia: ''Ez nago nahiko nukeen puntuan, baina aste honen ostean espero dut nire puntu onenera gerturatzea''

Igor Zubeldia Realeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du bere egoera fisikoaz eta taldearen dinamikaz. Adierazi du, pixkanaka nahi duen sasoi puntua hartuko duela, eta taldearen jokoan ere hobekuntza igarriko dela geldialdiaren ostean.

N. Eizagirre: ''Azken bi urteotan galdutako beterania berreskuratu dugu fitxaketekin''

N. Eizagirre: ''Azken bi urteotan galdutako beterania berreskuratu dugu fitxaketekin''

Sevilla izango du aurkari Realak F Ligaren lehen jardunaldian. Nerea Eizagirre kapitainak taldean izandako berrikuntzez hit egin du elkarrizketa honetan.

Traoreri egindako eskuin belauneko lotailu gurutzatuko ebakuntza ondo atera dela jakinarazi du Realak

Traoreri egindako eskuin belauneko lotailu gurutzatuko ebakuntza ondo atera dela jakinarazi du Realak

Klubak adierazi duenez, Hamari Traoreri Bartzelonan egindako ebakuntzan ez da arazorik izan. Joklariak ospitaleko alta irailaren 6an hartuko du, eta, ondoren, tratamendua jasoko du, Zubietan.
Pacheco: ''Lesiotik hobeto nago, taldeari dagokionez emaitzak ez dira onak izan eta buelta eman nahi diogu''

Pacheco: ''Lesiotik hobeto nago, taldeari dagokionez emaitzak ez dira onak izan eta buelta eman nahi diogu''

JOn Pacheco Realeko jokalariak prentsaurrekoa eskaini du Zubietan. Min hartuta ibili da azken asteetan, eta esan du jada hobeto topatzen dela. Taldearen dinamikari buruz ere hitz egin du.

Brais Mendezi berragertu egin zaio bosgarren metatarsianoaren oinarriko haustura

Brais Mendezi berragertu egin zaio bosgarren metatarsianoaren oinarriko haustura

Realeko jokalariak min hartu zuen irailaren 1ean, EA Sports Ligako 4. jardunaldian, Getaferen kontrako neurketan. Klubak jakinarazi duenez, erdilariari berragertu egin zaio martxoaren 27an jasan zuen lesioa.
Traorek hautsita dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua

Traorek hautsita dauka eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua

Jokalaria Getaferen aurka Coliseumen jokatutako partidan lesionatu zen eta ebakuntza egin beharko diote hurrengo egunetan.
Aihen: ''Hilabete oso gogorrak izan dira, baina belaunak oso ondo erantzun du''

Aihen: ''Hilabete oso gogorrak izan dira, baina belaunak oso ondo erantzun du''

Aihen Muñoz Realeko jokalariak Getaferen aurka hutsean berdindutako EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partidaz hitz egin du. Zazpi hilabete jokatu gabe egon ondoren, pozik agertu da itzulerarekin.

Realak golik gabe eta atera jaurti gabe berdindu du Getaferekin (0-0)

Realak golik gabe eta atera jaurti gabe berdindu du Getaferekin (0-0)

Donostiako taldea aurkaria baino gutxiago izan da, eta atera jaurti gabe eta bere arean sartuta amaitu du partida.
Elene Leteren eta Nerea Eizagirreren adierazpenak, Realak Euskal Herria Kopa irabazita

Elene Leteren eta Nerea Eizagirreren adierazpenak, Realak Euskal Herria Kopa irabazita

Realeko atezaina giltzarria izan da talde txuri-urdinak titulua eskuratzeko, eta kapitainak, bere aldetik, penaltietan, sartu egin du berari egokitu zaiona.

Realak penaltietan irabazi du 2024ko Euskal Herria Kopa; ikusi penalti jaurtiketak

Elene Lete atezainak bi penalti geldtu ditu, eta Realak Euskal Herria Kopa irabazi du, Athletic aurkari; penalti jaurtiketetan, Reala 3-2 nagusitu da.

Reala, 2024ko Euskal Herria Kopako txapeldun

Reala, 2024ko Euskal Herria Kopako txapeldun

Jose Luis Sanchez Veraren taldeak, finalean, Athletic hartu du mendean, penalti jaurtiketetan, 3-2, Berazubin; partida 0-0 amaitu da. Penaltietan, Elene Lete atezaina bikain aritu da, eta bi jaurtiketa gelditu ditu.
EITBk EA Sports Ligako Rayo Vallecano-Osasuna partida emango du, zuzenean, irailaren 16an, astelehenez

EITBk EA Sports Ligako Rayo Vallecano-Osasuna partida emango du, zuzenean, irailaren 16an, astelehenez

Liga Txapelketako bosgarren jardunaldiko neurketa izango da hori, eta EITBk 2024-25 denboraldian emango duen aurrenekoa izango da; izan ere, euskal taldeek asteleheneko partidan jokatzen dutenean, asteleheneko norgehiagoka hori ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
Realak Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak

Realak Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak

Donostiarrek Nizan jokatuko dute lehen partida, irailaren 25ean, eta zortzigarren eta lehen fasea etxean itxiko dute, urtarrilaren 30ean, Paoken aurka.
Imanol: ''Europa Ligako formatua berria da, ahalik eta puntu gehien atera behar ditugu''

Imanol: ''Europa Ligako formatua berria da, ahalik eta puntu gehien atera behar ditugu''

Monakoko Grimaldi Forumean 2024-25 Europa Ligako zozketa egin ondoren, Realak Ajax, Lazio, Paok, Maccabi Tel Aviv, Dynamo Kiev, Viktoria Plzen, Anderlecht eta Niza izango ditu aurkari Europako txapelketako lehen fasean.

Nayef Aguerd atzelariak urtebete jokatuko du, utzita, Realean

Nayef Aguerd atzelariak urtebete jokatuko du, utzita, Realean

Libre zegoen dortsal bakarra izango du, zortzia, bederatzia ordu batzuk lehenago fitxatutako Orri Óskarsson finlandiarrak edukiko baitu.
Athleticek eta Realak EH Kopako finala jokatuko dute, igandean, Tolosan

Athleticek eta Realak EH Kopako finala jokatuko dute, igandean, Tolosan

Partida Tolosako Berazuri zelaian jokatuko da, 16: 00etatik aurrera, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
Realak Orri Oskarsson fitxatu du

Realak Orri Oskarsson fitxatu du

20 urteko aurrelari islandiarra da Imanol Alguacilen taldeko 9 berria 29-30 denboraldiaren amaierara arte.
Ajax eta Lazio Realarentzat, eta Erroma eta Slavia Praga Athleticentzat, aurkari indartsuenak Europa Ligan

Ajax eta Lazio Realarentzat, eta Erroma eta Slavia Praga Athleticentzat, aurkari indartsuenak Europa Ligan

Lehen partidak irailaren 25-26an jokatuko dira eta lehiak liga formatua izango du, final-zortzirenetara zeintzuk sailkatuko diren erabakitzeko. Finala San Mamesen izango da, maiatzaren 21ean.
Carlos Fernandezek Cadizen jokatuko du, Realak utzita

Carlos Fernandezek Cadizen jokatuko du, Realak utzita

Hiru urte eta erdian, aurrelariak 59 partida jokatu ditu bakarrik, bost gol egin eta hiru asistentzia eman ditu.
Robert Navarrok Mallorcan jokatuko du

Robert Navarrok Mallorcan jokatuko du

Jokalariak denboraldi bateko kontratua sinatu du Jagoba Arrasatek zuzentzen duen Balearretako taldearekin. Realak 850.000 euro jasoko du jokalariaren salmentagatik.
Brais Mendez: ''Ondo ibili gara hamar jokalari izan ditugunean, lanean jarraitu behar dugu''

Brais Mendez: ''Ondo ibili gara hamar jokalari izan ditugunean, lanean jarraitu behar dugu''

"Ez da etxean nahi genuen hasiera", onartu du Realeko erdilariak, Alavesek aurkako derbian, Reale Arenan, 1-2 galduta. Berak sartu du Realaren gola, neurketa horretan.

Alavesek markagailua irauli du Realaren aurka, Reale Arenan, eta derbia irabazi (1-2)

Alavesek markagailua irauli du Realaren aurka, Reale Arenan, eta derbia irabazi (1-2)

Brais Mendezek egin du 1-0ekoa, 33. minutuan, Asier Villalibrek, penaltiz, berdinketa jarri du, atsedenaldira joan aurretik eta, 77. minutuan, Toni Martinezek sartu du 1-2koa. Reala hamar jokalarirekin aritu da, 29. minututik, epaileak Mikel Oyarzabal kanporatu baitu.
Reala eta Alaves aurrez aurre, denboraldiko lehen euskal derbian

Reala eta Alaves aurrez aurre, denboraldiko lehen euskal derbian

Norgehiagoka gaur gauean jokatuko dute, 21:30ean, Reale Arenan. Babazorroak denboraldiko lehen garaipenaren bila zelairatuko dira; talde donostiarrak, berriz, etxean irabazi nahi du.
Imanol: ''Alavesen aurkako partida derbia da, neurketa gogorra, zaila''

Imanol: ''Alavesen aurkako partida derbia da, neurketa gogorra, zaila''

Realaren eta Alavesen arteko partida, 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako lehenengo derbia, asteazkenean jokatuko dute, 21:30ean, Reale Arenan. Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Luis Garcia Plazaren taldea izan du hizpide, prentsaurrekoan.

Mikel Merinok Reala utzi eta Arsenalen jokatuko du

Mikel Merinok Reala utzi eta Arsenalen jokatuko du

Gipuzkoako klubak asteartean egin du ofizial jokalari nafarra Ingalaterrako taldeari saldu diola. Elastiko txuri-urdinarekin, sei denboralditan, Merino 242 partidatan zelairatu da, eta 27 gol sartu ditu.
Olasagasti: ''Taldean oso jokalari onak ditugu eta horrek puntuak ematen dizkigu''

Olasagasti: ''Taldean oso jokalari onak ditugu eta horrek puntuak ematen dizkigu''

Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Espanyolen aurkako garaipenak taldeari konfiantza emango diola adierazi du, eta pozik azaldu da erakutsitako jokoarekin.

Kubok lehen puntuak eman dizkio Realari Espanyolen aurka (0-1)

Kubok lehen puntuak eman dizkio Realari Espanyolen aurka (0-1)

Erritmo gutxiko partida izan da, eta bi taldeetako bat ere ez da fin ibili ate aurrean, baina Take Kuboren golak lehen hiru puntuak eman dizkio Realari.
Mikel Merinok Arsenalen jokatuko du

Mikel Merinok Arsenalen jokatuko du

Merinok 28 urte ditu, eta duela hilabete batzuk adierazi zuen kontratua ez berritzeko asmoa, 2025eko ekainaren 30ean amaitzen dena, Premierreko klub jakin batzuen eskaintza jasoz gero, Aperribaik astelehenean azaldu zuenez.
Realak Sergio Gomez eta Luka Sucic aurkeztu ditu

Realak Sergio Gomez eta Luka Sucic aurkeztu ditu

Sergio Gomez eta Luka Sucic jokalarien aurkezpena egin du Realak. Biak ala biak dira 2024-2025 denboraldirako Donostiako klubak egindako fitxaketa berriak. Gogotsu azaldu dira taldeari ahal duten guztian laguntzeko.

Aperribay, Mikel Merinori buruz: ''Operazioa Realarentzat ona denean emango diogu baiezkoa Arsenali''

Aperribay, Mikel Merinori buruz: ''Operazioa Realarentzat ona denean emango diogu baiezkoa Arsenali''

Jokin Aperribay Realeko presidenteak Mikel Merinoren egoerari buruz hitz egin du prentsaurrekoan. Aitortu du jokalariak Arsenalera joan nahi duela, klubak hitz egiten ari direla eta akordiora iritsitakoan emango diotela baiezkoa operazioari. (adierazpenak gaztelaniaz)

F Ligako euskal derbien datak

F Ligako euskal derbien datak

Athletic, Reala eta Eibar dira maila gorenean lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Hemen kontsulta ditzakezu noiz ariko diren elkarren aurka 2024-2025 denboraldian.
Levante-Athletic Club, Sevilla-Reala eta Eibar-Betis, F Ligako lehen jardunaldiko partidak

Levante-Athletic Club, Sevilla-Reala eta Eibar-Betis, F Ligako lehen jardunaldiko partidak

2024-2025 F Liga irailaren 7an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da. Zuri-gorriek eta txuri-urdinek etxetik kanpo ekingo dio denboraldiari; armaginek, aldiz, Ipuruan ekingo diote sasoiari.
Imanol Alguacil: ''Bigarren zatiko golak ezin dira oparitu''

Imanol Alguacil: ''Bigarren zatiko golak ezin dira oparitu''

Realak 1 eta 2 galdu du etxean Rayoren aurka, EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partida. Donostiarrek itxura kaskarra eman dute.

Realak galdu egin du etxean, Rayoren aurka partida kaskarra jokatuta (1-2)

Realak galdu egin du etxean, Rayoren aurka partida kaskarra jokatuta (1-2)

De Frutosek eta Camellok egin dituzte, bigarren zatian, madrildarren golak. Gipuzkoarren gola Martin Zubimendik egin du, luzapenean.
Imanol: ''Merino deialdian ez sartzea erabaki dut beste talde batekin elkarrizketak zabalik daudelako''

Imanol: ''Merino deialdian ez sartzea erabaki dut beste talde batekin elkarrizketak zabalik daudelako''

Realeko entrenatzailea fitxaketen inguruan aritu da. Merino eta Zubimendi izan ditu hizketagai, igandean, EA Sports Ligako lehen jardunaldian, Rayoren aurka jokatuko duten partidaren atariko prentsaurrekoan.

Realak Claire Lavogez fitxatu du, 2024-25 denboraldirako

Realak Claire Lavogez fitxatu du, 2024-25 denboraldirako

Erdilaria, 30 urtekoa bera, Kansas City Current taldetik iritsi da Realera. Internazionala izan da, eta hiru aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Olympique Lyon taldearekin. Nabarmendu du klub "historiko" batek fitxatu duela: "Hona etortzea bikaina da niretzat", adierazi du.
1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 4

Bartzelona 7 0 Valladolid
Athletic 0 1 At. Madril
Espanyol 2 1 Rayo Vall.
Valentzia 1 1 Vila-real
Leganes 0 1 Mallorca
Alaves 2 0 Las Palmas
Osasuna 3 2 Celta
Sevilla 0 2 Girona
Getafe 0 0 R. Sociedad
R. Madril 2 0 Betis

Reala

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena