14:05

Futbola

F Liga

Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)

EITB MEDIA

Talde txuri-urdinak eta armaginek berdindu egin dute, ostiral honetan, Zubietan, golik gabe bukatu den euskal derbian. Aukerak txuri-urdinek izan dituzte batez ere, baina Eibarrek egindako defentsa lana sendoa izan da.

1:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute, ostiral honetan, Zubietan jokatutako F Ligako 26. jardunaldian. Txuri-urdinek aukera gehiago izan dituzte, baina ez dituzte baliatu. Dena den, aspaldiko partez, lehen zatian sentsazio onak utzi ditu Sanchez Veraren taldeak Eibarren aurkako derbian.

Partidako aurreneko aukera garbia Realarentzat izan da. Amaiurrek hondoko marratik erdiraketa egin du, Franssik horpoz baloia utzi dio Nerea Eizagirreri, baina tolosarra ez da gutxigatik iritsi. 

15. minutuan, Eibarren abagunea etorri da. Falta baten ondoren, lehengo aukeran ezin izan du Mireiak buruz errematatu, baina bigarren zutoinean arrisku handiz azaldu da Carmen Alvarez.

Minutuek aurrera egin ahala, talde txuri-urdina bere jokoa egonkortu eta arriskua sortu du noznahi. 32. minutuan, Franssik izan du aukera paregabea. Zuloa aurkitu du Realak Eider Arriaranen bizkarrean, baina Eunate Astralaga atezaina erabakigarria izan da gola saihezteko.

Jokoan Reala gailendu da lehen zatian, baina Eibarren hiruko defentsa sendoa izan da atzealdean.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Amaiur Sarriegik aukera garbi-garbia izan du. Astralagari iskin egin, eta ate aurrean kanpora bidali du baloia.

Minutuek aurrera egin ahala, bestalde, Yeray Martinen taldea sendoago ibili da defentsa lanetan, eta etxekoei kosta egin zaie arriskua sortzea.

Horrela, irabazi ezinik jarraitzen du Realak; Eibar, berriz, serio beste behin etxetik kanpo.

FITTXA TEKNIKOA

0.- Reala F.: Lete; Ramirez, Rodriguez Herrero, Aparicio; Marcos (Uria, 79. min); Cahynova (Lavogez, 79. min), Jacinto, Maren (Egiguren, 60. min); Franssi (Pardo, 46. min), Sarriegi, Eizagirre (Navarro, 61. min).

0.- Eibar F.: Astragala; Andres, Masegur, Verges; Arana, Altonaga (Van Deursen, 74. min), Cerro, Camino (Ojeda, 64. min); Pizarro, Alvarez (Sanchez, 64. min) eta Monnechi.

Epailea: Zulema Gonzalez (Galizia).  Txartel horia atera dio Rodriguez Herrero jokalariari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    04 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    04 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Izeta IV vs Amundarain
    04 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Dario
    05 23:30 - 00:45 AREA TXIKIA | Rela vs Athletic Club partidako laburpena

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen