00:23

Futbola

TXAPELDUNEN LIGA

Arsenal eta Inter Milan, Txapeldunen Ligako finalerdietara

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Londresko taldeak garaitu du berriro Real Madril (1-2); italiarrek, berriz, berdindu egin ditu Bayern Munichekin (2-2), eta, hartara, joaneko partidan lortutako garaipena baliatu dute aurrera egiteko.

  • Mikel Merino, Arsenalen finalerdietarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

    Mikel Merino, Arsenalen finalerdietarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Real Madril, joan zen denboraldiko garailea, Txapeldunen Ligatik at geratu da asteazken honetan, Arsenalen aurka Santiago Bernabeun jokatutako final-laurdenetako itzulerako partidan amore eman ostean (1-2).

Bukayo Saka gazteak 65. minutuan sartutako golak aurretik jarri du Ingalaterrako taldea. Bera izan da neurketako protagonistetako bat; izan ere, besteak beste, penalti bat huts egin du 13. minutuan. Arsenalen golari berehala erantzun diote madrildarrek, Vinicius Juniorren bidez. Hala ere, Real Madrilen bultzada hortxe geratu da, eta, ordea, Mikel Artetaren mutilak izan dira bigarrena erdietsi dutenak kontraeraso batean, partida bukatzear zela. Gabriel Martinelli izan da golegilea oraingo horretan. Horrenbestez, Arsenalek Paris Saint Germain izango du aurkari finalerdietan.

Bestalde, Inter Milanek 2-2 berdindu du Giuseppe Meazza futbol-zelaian Bayern Munichen aurka, eta, hartara, joaneko partidako garaipenari esker lortu dute hurrengo txandarako sailkapena italiarrek.

Simone Inzaghiren mutilek eutsi egin diete kanporaketa iraultzeko alemaniarrek egindako saiakerei. Dena den, Munichekoak aurretik jartzeko gai izan dira, Harry Kane aurrelariak bigarren zatian lortutako golari esker (52. minutua.). Etxekoen erreakzioa azkarra eta sendoa izan da, hiru minuturen buruan bi gol sartu baitituzte. Lautaro Martinez eta Pavard izan dira golegileak (58. eta 61. minutuak, hurrenez hurren). Gerora, Eric Dierrek binako berdinketa jarri du markagailuan, baina ezin izan dute haratago joan.

Horrenbestez, finalerdietako partidak apirilaren 29an eta 30ean jokatuko dira. Joanekoak Londresen eta Bartzelonan jokatuko dira, eta itzulikoak, ostera, Parisen eta Milanen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen