14:10

Futbola

Txapeldunak

Mendilibar eta Dani Garcia, Greziako ligako txapeldunak Olympiakosekin

EITB Media

Jose Luis Mendilibar Zaldibarreko entrenatzaileak eta Dani garcia Zumarragako jokalariak Greziako Superliga irabazi dute Atenaseko taldearekin.

  • Olympiacos

    Olympiakos, 2024-2025 Greziako Superligako txapelduna. Argazkia: @olympiacosfc

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Greziako Superliga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzaileak zuzentzen duen Olympiakosek ligako titulua bereganatu du, AEK Atenasi 1-0 irabazita.

Dani Garcia euskal futbolaria ere Olympiakoseko jokalaria da, eta txapeldun izan da Atenaseko taldearekin. 2023-2024 sasoian Olympiakosek Conference Liga irabazi zuen, Mendilibarrek zuzenduta; aurten, Zaldibarreko (Bizkaia) entrenatzaileak ligako titulua eman dio klubari; Olympiakos 2020-2021 denboraldian izan zen ligako txapeldun azkenekoz.

Horrez gain, Mendilibarrek eta Garciak beste titulu bat lor dezakete aurten, maiatzaren 17an OFI Craren aurka jokatuko baitute Greziako Kopako finala. Olympiakosek irabaztekotan, Mendilibarrek zortzigarren titulua lortuko luke entrenatzaile gisa. Greziako Superligari eta Conference Ligari titulu hauek ere gehitu behar zaizkio: Europa Liga bat Sevillarekin, eta Erregional Liga bat Arratiarekin, Hirugarren Mailako titulua Baskoniarekin, Bigarren B Mailakoa Lanzaroterekin eta Bigarren Mailakoa Valladolidekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    18 Zuzenean 11:55 - 14:00 FUTBOLA| F Liga: Reala vs Eibar
    18 16:50 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Dario vs Larrazabal

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen