Futbola
Errege Kopa
EITB Media
EA Sports Ligako Kataluniako taldeak galdu egin du Barbastroren aurka (0-2) jokatutako Errege Kopako 2. kanporaketako partida. Horrez gain, Valladolidek luzapena behar izan du Avila kanporatzeko (2-4), eta Las Palmasek sufritu egin du Europari irabazteko (1-2).
Barbastroko jokalariak Espanyoli sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Espanyol da 2024-2025 Errege Kopatik at geratu den EA Sports Ligako (Lehen Maila) lehen taldea. Perikitoek 2-0 galdu dute 2. RFEF Mailako Barbastroren aurka Kopako bigarren kanporaketan, eta agur esan diote txapelketari.
EA Sports Ligako beste talde batek, Valladolidek, luzapena behar izan du Real Avilari irabazteko (2-4). Las Palmasek ere sufritu egin du Europa mendean hartzeko (1-2).
Horrez gain, Celtak 0-7ko emaitzarekin menderatu du UD Salamanca, Elxek 0-1 irabazi dio Yeclanori eta LaLiga Hypermotioneko (Bigarren Maila) taldeen arteko lehian, Granadak Zaragoza kanporatu du penaltietan; partida 2-2 berdinduta amaitu da, luzapena barne, eta penalti jaurtiketetan talde andaluziarra nagusitu da (4-5).
Errege Kopako 2. kanporaketako partiden emaitzak:
Barbastro - Espanyol (2-0)
Valladolid - Avila (2-4)
UD Salamanca - Celta (0-7)
Europa - Las Palmas (1-2)
Yeclano - Elx (0-1)
Zaragoza - Granada (2-2 eta 4-5 penaltietan)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa