Futbola
Nations League
Agencias | EITB Media
Athleticeko jokalaria min hartuta dago, eta ez ditu jokatuko Espainiarekin Danimarkaren eta Serbiaren aurkako Nations Leagueko partidak. Nicoren hutsunea betetzeko Luis De La Fuente hautatzaileak Sergio Gomez Realeko jokalaria sartu du deialdian.
Nico Williams Italiaren aurkako 2024ko Eurokopako partidan. Argazkia: EFE
Nico Williamsek Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi du lesionatuta dagoelako, eta ez ditu jokatuko Nations Leagueko Danimarkaren eta Serbiaren aurkako partidak. Aipatutako neurketak urriaren 12an eta 15ean jokatuko dira hurrenez hurren.
Athleticeko jokalariak kolpea hartu zuen joan den ostegunean, urriaren 3an, AZ Alkmaarren kontrako Europa Ligako partidan eta ez zuen jokatu Gironaren aurkako EA Sports Ligako 8. jardunaldiko norgehiagoka, eta oraindik ere arazo fisikoekin dabil.
Astelehenean, urriaren 7an, kontzentrazioarekin bat egin ondoren, Espainiako selekzioko medikuek, Athleticekoekin etengabeko harremanean, bi azterketa egin zizkioten jokalaria etxera itzultzea erabaki aurretik.
Nico Williamsen baja baieztatuta, Luis De La Fuente hautatzaileak Sergio Gomez Realeko jokalaria deitu du. Beraz, Badalonako (Bartzelona) futbolaria hautatzailearen aginduetara egongo da Danimarkaren eta Serbiaren aurkako neurketetan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa