14:54

Futbola

Reala

Mikel Oyarzabalek "gradu altuko" bihurritua du orkatilan

Agentziak | EITB Media

Realeko jokalariak orkatila bihurritu du Espainia eta Serbiaren arteko partidan, eta baja izango da hurrengo norgehiagoketan.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Oyarzabal Realeko jokalari eta kapitainak gradu altuko bihurritua du ezker orkatilan, ostiralean Espainiako Futbol Federazioak iragarri duenez, eta, Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzita, Donostiara bueltatuko da, zehaztu du iturri horrek berak. Oyarzabal ostegun gauean lesionatu zen, Belgraden, Serbia-Espainia Nazioen Ligako partidan.

"Erresonantzia magnetikoa egin zaio ostiralean, eta lesioa baieztatu egin da", adierazi du Espainiako Federazioak zabaldutako mediku txostenak.

Mikel Oyarzabalek, Belgraden, bere kabuz zelaitik atera ezinik amaitu zuen norgehiagoka; Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak, prentsaurrekoan, aurreratu zuen "orkatila bihurritu" zuela: "Mikelek bihurritu handia du orkatilan, ostiral honetan ikusiko dugu eboluzioa, probak egingo dizkiogu eta espero dezagun bihurritu batean geratzea", adierazi zuen De la Fuentek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena