Futbola
Iragarpena
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athleticeko kapitain ohiak han jarraituko du bere kirol-ibilbidea, talde zuri-gorrian hamabost urtez jokatu ostean. Jakinarazitakoaren arabera, 2025eko abendura arte sinatu du.
Iker Muniainek Argentinako San Lorenzo taldean jokatuko du Argazkia: @SanLorenzo
Albisteak (2)
Iker Muniain Athletic Clubeko kapitain ohia San Lorenzo taldearen fitxaketa nagusia izan da, ostiral honetan Argentinako klubak bere sare sozialen bidez iragarri duenez. Bertako prentsaren arabera, jokalariak 2025eko abendura arte sinatu du kontratua.
Futbolari nafarrak bi aldiz irabazi du Espainiako Superkopa (2015ean eta 2021ean), baita 2024ko Errege Kopa Athleticekin. 2009ko uztailaren 30ean lehoiekin debutatu zuenetik, zuri-gorriz egin du bere ibilbide osoa, 560 partida jokatu eta 76 gol sartu ditu. Athleticekin debuta egin duen jokalari profesional gazteena da klubaren historian. Apirilean, taldea uzteko erabakia iragarri zuen, Bilboko taldean 15 denboraldi eman eta gero. Omenaldi jendetsua egin zioten San Mamesen, agurtzeko.
Muniain une zailean iritsi da Boedo auzoko klubera. Argentinako ligan, 23. postuan dago (28 talde ari dira bertan), eta nazioarteko txapelketetara sailkatzeko postuetatik urrun dago.
Halaber, San Lorenzo Libertadores Kopako final-zortzirenetatik kanporatu du Brasilgo Atletico Mineirok, eta Argentinako Kopatik kanpo ere geratu da, abuztuaren 6an Velez Sarsfielden aurka galduta.
Boedo ¿ Bilbao.
— San Lorenzo (@SanLorenzo) September 6, 2024
Cuidaremos a su capitán, @AthleticClub ¿¿¿ pic.twitter.com/gDAqgPQivq
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa