16:13

Futbola

5. jardunaldia

EITBk EA Sports Ligako Rayo Vallecano-Osasuna partida emango du, zuzenean, irailaren 16an, astelehenez

EITB MEDIA

Liga Txapelketako bosgarren jardunaldiko neurketa izango da hori, eta EITBk 2024-25 denboraldian emango duen aurrenekoa izango da; izan ere, euskal taldeek asteleheneko partidan jokatzen dutenean, asteleheneko norgehiagoka hori ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

  • Irailaren 16an, EITBn, Rayo Vallecano-Osasuna partida izango da ikusgai. Argazkia: EFE.

    Irailaren 16an, EITBn, Rayo Vallecano-Osasuna partida izango da ikusgai. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en bidez, 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako Rayo Vallecano-Osasuna partida emango du zuzenean irailaren 16an, astelehenez, 21:00etatik aurrera. Liga Txapelketako bosgarren jardunaldiko neurketa izango da hori, eta EITBk 2024-25 denboraldian emango duen aurrenekoa izango da; izan ere, euskal taldeek asteleheneko partidan jokatzen dutenean, asteleheneko norgehiagoka hori ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

Hala, Ligak, igandean, iragarri du zein egunetan eta ordutan jokatuko dituzten EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidak. Euskal taldeei dagokienez, Alaves, irailaren 14an, larunbatez, Espanyolen etxean arituko da, 16:15etik aurrera; egun horretan bertan, baina 21:00etan, Reala-Real Madril norgehiagoka izango da Reale Arenan. Biharamunean, hilaren 15ean, 18:30etik aurrera, Athleticek Las Palmasen jokatuko du; eta astelehenean, irailaren 16an, Vallecasen, Rayo Vallecano-Osasuna partida izango da, 21:00etan. Horixe emango du, zuzenean, EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en bidez; horrenbestez, bi hamarkadaren buruan, Lehen Mailako futbola EITBra itzuliko da.

Horrez gain, Ligak zehaztu du noiz jokatuko dituzten zazpigarren jardunaldiko Mallorca-Reala eta Leganes-Athletic partidak, kontuan izanik Realak eta Athleticek, jardunaldi hori berez jokatzekoa den egunetan, Europa Ligako neurketak dituztela. Mallorca-Reala irailaren 17ra aurreratu dute, eta 19:00etan jokatuko dute, asteartez; Leganes-Athletic norgehiagoka, aldiz, hilaren 19an izango da, eta 19:00etan hasiko da hori ere.

Azkenik, Hypermotion Ligan, bosgarren jardunaldian, Eibar-Tenerife partida irailaren 14an jokatuko dute, Ipuruan, 16:15ean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    17 Zuzenean 23:00 - 00:30 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena