23:43

Futbola

Olinpiar Jokoak

Paredesek, Oihane Hernandezek, Lucia Garciak eta Letek brontzezko domina izango dute jokoan, Alemania aurkari

EITB MEDIA

Olinpiar Jokoetako hirugarren postua eskuratzeko partida ostiralean jokatuko dute, 15:00etan, eta Espainiak Bibiane Schulzeren Alemania izango du aurkari. Asteartean jokatutako finalerdian, Brasilek 4-2 menderatu du Espainiako selekzioa.

  • Irene Peredes, ezkerretara, astearteko finalerdiko une batean. Argazkia: EFE.

    Irene Peredes, ezkerretara, astearteko finalerdiko une batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irene Paredesek, Oihane Hernandezek, Lucia Garciak eta Elene Letek Parisen egiten ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetako brontzezko domina izango dute jokoan, Espainiako selekzioarekin, ostiralean, hilaren 9an, 15:00etatik aurrera, Alemania aurkari. Espainiako taldeko lau euskal jokalariak Bibiane Schulzeren Alemaniaren aurka arituko dira; izan ere, Espainiak, astearte gauean, Marseillan, 4-2 galdu du, Brasilen kontra, Olinpiar Jokoetako futboleko txapelketako bigarren finalerdian.

Irene Paredes hasierako hamaikakoan izan da, eta Oihane Hernandezek bigarren zatia jokatu du, Brasil-Espainia norgehiagokan. Paredesek berak egin du, bere atean, Brasilen lehenengo gola, eta Gabi Portilhok, lehen zatiko luzapenean, eta Adrianak eta Kerlinek, bigarren zatian, Brasilgo taldearen gainerako golak sartu dituzte; Salma Paralluelok lortu ditu Espainiaren bi golak, 3-1ekoa eta azken 4-2koa.

Beste finalerdian, Ameriketako Estatu Batuek Alemania hartu dute mendean, 1-0, luzapenean, Sophia Smithek sartutako golari esker. Horrenbestez, AEBk eta Brasilek jokatuko dute final handia, larunbatean.

Fitxa teknikoa

4 – Brasil: Lorena; Laure Costa (Kerolin, 77. min), Tarciane Lima, Thais Ferreira; Ludmila (Adriana, 56. min), Angelina (Duda Sampaio, 56. min), Yaya, Yasmim; Jheniffer (Ana Vitoria, 69. min); Gabi Portilho eta Priscila (Gabi Nunes, 77. min).

1 – Espainia: Cata Coll; Ona Batlle, Irene Paredes (Laia Aleixandri, 52. min), Laia Codina, Olga Carmona (Oihane Hernandez, 45. min); Tere Abelleira (Patri Guijarro, 64. min), Aitana, Jenni Hermoso; Eva Navarro (Athenea del Castillo, 45. min), Mariona eta Salma.

Golak: 1-0, 6. min: Paredes, bere atean. 2-0, 45+4. min: Portilho. 3-0, 77. min: Adriana. 3-1, 85. min: Salma. 4-1, 91. min: Kerolin. 4-2, 102. min: Salma.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena