21:35

Futbola

Paris 2024

Espainiako selekzioa Olinpiar Jokoetako finalerdietarako sailkatu da, Kolonbia kanporatuta

EITB Media

Espainiako selekzioak Kolonbiakoa kanporatu du final-laurdenetan. Neurketa 2-2 amaitu da, eta penalti jaurtiketetan Espainia nagusitu da (4-2)-

  • Irene Paredes

    Irene Paredes, Kolonbiari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako selekzioak Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako finalerdietarako txartela lortu du, final-laurdenetan Kolonbia kanporatuta. Norgehiagoka, luzapen eta guzti, 2-2ko emaitzarekin amaitu da; beraz, penalti jaurtiketen bidez erabaki da irabazlea, eta hor Espainiako selekzioa nagusitu da (4-2).

Kolonbiak sartu du neurketako lehen gola, 12. minutuan, Mayra Ramirezen bidez (0-1), eta kolonbiarrek gol bateko errentari eutsi diote atsedenaldira iritsi arte.

Bigarren zatiaren hasieran, 52. minutuan, Leicy Santosek 0-2koa jarri du markagailuan Kolonbiako selekzioarentzat.

Bigarren gola jasota, oso maldan gora jarri zaio neurketa Espainiari. Hala ere, Montse Tomek zuzendutako selekzioak ez du etsi, eta aldea murriztea lortu du 79. minutuan, Jenni Hermosok sartutako golari esker (1-2).

Hermosoren golak hauspotu egin du Espainia, eta Irene Paredesek markagailua parekatu du 86. minutuan, 2-2koa sartuta. Horrela, Legazpikoaren golak luzapena behartu du.

Luzapenean nagusi izan da Espainia, baina ezin izan du golik sartu. Kolonbia atzean sartuta egon da, berdinketari eutsi dio, eta penaltietan erabaki da finalerdietarako txartelaren jabea.

Penalti jaurtiketetan, Kolonbiak bi huts egin ditu, eta Espainiak jaurtitako laurak sartu. Horrenbestez, Espainiako selekzioa sailkatu da finalerdietara.

Fitxa teknikoa:

2 – Espainia: Cata Coll; Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Aleixandri (Laia Codina, 78. min), Olga Carmona (Alba Redondo, 65. min); Patri Guijarro (Tere Abelleira, 52. min), Aitana Bonmati, Alexia Putellas (Jenni Hermoso, 65. min); Athenea del Castillo (Eva Navarro, 78. min), Mariona Caldentey eta Salma Paralluelo.

2 – Kolonbia: Katherine Tapia; Carolina Arias, Daniela Arias, Jorelyn Carabali, Manuela Vanegas; Marcela Restrepo (Yirleidis Quejada Minota, 98. min), Catalina Usme; Manuela Paví (Ilana Izquierdo, 47. min), Leicy Santos (Liana Salazar, 86. min), Linda Caicedo (Daniela Montoya, 66. min); Mayra Ramírez (Daniela Caracas, 86. min).

Golak: 0-1, 12. min: Mayra Ramírez. 0-2, 52. min: Leicy Santos. 1-2, 79. min: Jenni Hermoso. 2-2, 97. min: Paredes.

Penaltiak: 0-0: Usme, Catak gelditu. 1-0: Mariona. 1-1: Vanegas. 2-1: Eva Navarro. 2-1: Salazar, kanpora. 3-1: Salma. 3-2: Carabali. 4-2: Aitana.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena