Futbola
Eurokopa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Selekzio guztiek launa punturekin bukatu duten talde honetan, Ukraina kaltetuta atera da eta Eurokopatik kanpo geratu da.
Eslovakia eta Errumaniaren arteko partida. Argazkia: EFE.
Errumaniako selekzioak E multzoko lehen postua lortu du asteazken honetako berdinketarekin (1-1) Eslovakiaren aurka. Eslovakia ere Eurokopako final-zortzirenetan izango da, hirugarren postua eskuratuta.
20. minutuan, Eslovakiak lehen aukera ona izan du, baina baloia atezainaren aurretik pasa da, errematatzailerik aurkitu gabe. Hurrengo jokaldian baina, erdiraketa neurtu bat errematatu du Dudak 1-0 lortzeko. Errumaniaren erantzuna Ratiuren aukera batekin eta Hagik lortutako penalti batekin iritsi da.
Epaileak areaz kanpo adierazi du hasieran, baina azkenean Razvan Marinek (1-1) sartu du gola. Bigarren zatian, partidak joan-etorri horrekin jarraitu du. Berdinketa ona zen bientzat, eta porrota kanporaketa; beraz, merezi zuen aurkaria ez haserretzea eta final-zortzirenetan egoteko helburua lortzea.
Fitxa teknikoa:
1.- Eslovakia: Dubravka; Pekarik (Gyömber, 90. min), Skriniar, Vavro, Hancko; Kucka, Lobotka, Duda (Bero, 90. min); Schranz (Duris, 78. min), Strelec (Bozenik, 70. min) eta Haraslin (Suslov, 70. min).
1.- Errumania: Nita; Ratiu, Dragusin, Burca, Bancu; M. Marin; Hagi (Dennis Man, 66. min), R. Marin (Rus, 86. min), Stanci, Coman (Sorescu, 58. min); eta Dragus (Puscas, 66. min).
Golak: 1 - 0, 24. min, Duda; 1 - 1, 37. min, Marin (penaltiz).
Epailea: Daniel Siebert (Alemania). Txartel horia atera die Duda (91. min), Burca (45+. min), Bancumin (45+. min), Iordanescu (55. min) eta Puscas (88. min) jokalariei.
Belgikak aurrera egin du eta Ukrainak agur esan dio Eurokopari (0-0)
Ukraina eta Belgikaren arteko partida. Argazkia: EFE
Belgika final-zortzirenetarako sailkatu da E multzoko bigarren postuan, Ukrainaren aurka 0-0 berdindu ondoren, azken postuan amaitu duena.
Belgikak hasi du topaketa aktiboago. Lukakuk aukera bat izan du 7. minutuan, baina ez du bere ezkerkada area barruan lotu De Bruyneren pase on baten ondoren. Ukrainaren erantzuna berandu iritsi da, 20. minutuan, Roman Yaremchuk valentziarrak urrutitik jaurti eta aurkariaren atezainak, Koen Casteelsek, arazorik gabe harrapatu duenean.
Aldageletatik bueltan, partidak erritmo geldoan eta arrisku gutxirekin jarraitu du. Epaileak luzatutako lau minutuak Ukrainak gola egiteko aurretik zuen denbora zen, txapelketatik kanpo geratuko baitziren. Baina, premia hori gorabehera, Rebrovekoek ez du aurkitu Casteels estuasun handiagoan jartzeko modurik.
Fitxa teknikoa:
0.- Ukraina: Trubin; Tymchyk, Zabarnyi, Svatok (Yarmolenko, 81. min), Matviyenko, Mykolenko (Zinchenko, 58. min); Shaparenko (Vanat, 70. min), Brazhko (Stepanenko, 71. min), Sudakov; Yaremchuk (Malinovsky, 70. min) eta Dovbyk.
0.- Belgika: Casteels; Castagne, Vertonghen, Faes, Theate; De Bruyne, Onana, Tielemans (Mangala, 62. min); Doku (Bakayoko, 77. min), Lukaku (Openda, 90. min) eta Trossard (Carrasco, 62. min).
Epailea: Anthony Taylor (Ingalaterra). Txartel horia atera die Faes (43. min) eta Dovbyk (69. min) joalariei.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa