Futbola
Eurokopa - C Multzoa
AGENTZIAK | EITB Media
C multzoko beste partidan, Esloveniak eta Danimarkak bana egin dute Eriksen eta Janzaren golekin.
Ingalaterrako jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE
Jude Bellinghamek 13. minutuan buruz sartutako golak 2024ko Eurokopako lehen garaipena eman dio Ingalaterrari. 0-1 gainditu du Serbia eta C multzoko lider jarri da.
Oro har, nahiko partida laua izan da Ingalaterrarena. Serbiak, bere lehen Eurokopan, ausiki eta oldarkor jokatu du, ingelesak bere areatik urrun mantenduz. Bukayo Saka izan da hegaletik pare bat aldiz min egiten saiatu dena eta Bellinghamek sartutako 0-1eko aukera sortu duena.
Lehen zatia igarota, talde ingelesak Serbiari eman dio kontrola, kontraerasoa bilatu duena gola bilatzeko. Azkenean, markagailua ez da mugitu eta, Eslovenia eta Danimarkaren arteko berdinketaren ondoren, Ingalaterra da C multzoko liderra.
Fitxa teknikoa:
0 - Serbia: Rajkovic; Zivkovic (Birmancevic, 74. min), Veljkovic, Milenkovic, Pavlovic, Kostic (Mladenovic, 43. min); Milinkovic Savic, Gudelj (Ilic, 46. min), Lukic (Jovic, 60. min); Vlahovic; Mitrovic (Tadic, 60. min).
1 - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones, Guehi, Trippier; Alexander Arnold (Gallagher, 69. min), Rice; Saka (Bowen, 75. min), Bellingham (Mainoo, 85. min), Foden; Kane.
Gola: 0-1, 13. min: Bellingham.
Epailea: Daniel Orsato (Italia). Serbiako Gudelj zigortu du, txartel horia aterata (39. min).
Esloveniak eta Danimarkak lehiaketako lehen berdinketa sinatu dute (1-1)
Eslovenia eta Danimarkaren arteko partida. Argazkia: EFE
Esloveniak eta Danimarkak puntuak banatu dituzte C multzoko lehen partidan. Danimarkarrak nagusi izan dira partidako lehen orduan, baina esloveniarrek gogor sakatu dute norgehiagokako azken minutuetan eta aurkariak euren arean sartu dituzte, berdinketaren gola lortuz.
Christian Eriksenek sartu du lehen gola, 17. minutuan, bere selekzioarekin jokatu duen itzulerako partidan, 1.100 egunen ondoren. Hegaleko sake batean, Esloveniaren defentsa despistatu egin da, eta baloia Jonas Windi iritsi zaio; honek takoikada batekin luzatu dio Erikseneni, honek bularrarekin kontrolatu eta jaurtiketa egiteko (0-1).
Ordu laurden falta zenean, Janzak berdinketaren gola sartu du korner baten irteeran. Danimarkak korner hori urrundu du eta ezker albokoak aldaratzea hartu du. Baloiak Morten Hjulmandi eman dio, eta ibilbidea aldatu du, sarean amaituz (1-1).
Fitxa teknikoa:
1 - Eslovenia: Oblak; Kamicnik, Bijol, Drkusic, Janza; Stojanovic (Verbic, 66. min), G. Çerin, Elsnik (Stankovic, 75. min), Mlakar (Çelar, 75. min); Sporar (Brekalo, 94. min), Sesko (Kurtic, 94. min).
1 - Danimarka: Schmeichel; Christensen, Andersen, Vertergaard; Bah, Hjulmand (Delaney, 89. min), Hojbjerg (Nordgaard, 84. min), Kristiansen; Eriksen; Wind (Dolberg, 84. min), Hojlund (Poulsen, 84. min).
Golak: 0-1, 17. min: Eriksen. 1-1, 77. min: Janza.
Epailea: Artur Soares (Portugal). Txartel horia atera die Hjulmand (49. min) eta Stojanovic (51. min) jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa