13:05

Futbola

Fitxaketa

Jagoba Arrasate, Mallorcako entrenatzaile berria

EITB MEDIA

Osasunako entrenatzaile ohia ondorengo hiru denboraldietan arituko da Mallorcan, 2026-27 denboraldiko amaierara arte. Reala 2013-14 eta 2014-15 denboraldietan zuzendu zuen, eta Osasuna 2018tik 2024ra bitartean; beraz, Mallorca da berriatuarrak Lehen Mailan entrenatuko duen hirugarren taldea.

  • Jagoba Arrasate, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Jagoba Arrasate, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jagoba Arrasate izango da Mallorcako entrenatzailea hurrengo hiru denboraldietarako, 2026-27 denboraldiaren amaierara bitartean, astelehenean Balearretako klubak iragarri duenez. Arrasatek, 46 urtekoa bera, Javier Aguirre mexikarra ordezkatuko du Mallorcako entrenatzaile bezala; Aguirrek, azken denboraldian, lortu zuen Mallorcako taldeak Errege Kopako finala jokatzea, eta EA Sports Ligan mailari eustea.

Mallorcak nabarmendu du Arrasatek epe arrakastatsua izan duela Osasunan; izan ere, aurreneko denboraldian Lehen Mailara igotzea erdietsi zuen, 2023an Kopako finaleraino eraman zuen, eta 2023-24 denboraldian Superkopa jokatu du. Kontuan izanik Arrasate Realarekin estreinatu zela Lehen Mailan, 2013-14 denboraldian, Mallorca de goreneko mailan zuzenduko duen hirugarren taldea.

"Ilusioa ez zait falta izango", adierazi du egun Euskal Selekzioan hautatzaile ere dabilen Jagoba Arrasatek. Ekainaren 18an aurkeztuko dute ofizialki, Mallorcako entrenatzaile bezala.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena